Alboran uhartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alboran uhartea (gaztelaniaz: Isla de Alborán; arabieraz: جزيرة البران, al-Buran) Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurretako bat da, administratiboki Almeríako udalerriaren barruan dagoena.
Alboran uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 15 m |
Mota | uharte |
Luzera | 0,66 km |
Azalera | 0,07 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°56′22″N 3°02′07″W |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Honen parte da | Almeríako metropolitar eskualdea |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Almeríako probintzia |
Udalerria | Almería |
Ur-gorputza | Alborango itsasoa |
Leku geografikoa | Mediterraneoa Alborán Ridge (en) |
Izen bereko itsasoan dagoen uhartea Marokoko kostaldetik 50 kilometrotara iparralderantz eta Espainiako Almeríako probintziako kostaldetik 90 kilometrotara hegoalderantz dago.
1.200 m²ko bere azalerak 642 metroko luzera eta 265 metroko zabalera ditu. Gehiengo altuera 16 metrokoa da. Uhartetik 100 metrotara La Nube edo Nubes izeneko uhartetxoa dago.
Izena Al-Borani izengoitiko Mustafa ben Yusuf pirata tunisiarrak datorkio, uharte honetan bere egoitza zutena.[1] 1540ko urriaren 1ean Espainiako Armadak okupatua izan zen.
1884ko maiatzaren 9an, Alfontso XII.a Espainiakoak erabaki zuen uhartea Almeríako probintziaren barruan izango zela.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.