From Wikipedia, the free encyclopedia
Aktoreen Sindikatuaren Sariak (ingelesez eta ofizialki, Screen Actors Guild Awards), SAG Sariak modura ere ezaguna dena, SAG-AFTRAk (ingelesez, Screen Actors Guild-American Federation of Television and Radio Artists) ospatutako sari-banaketa da, telebista- zein zinema-aktuazio bereziki onak aitortzeko helburuarekin. Banatutako 'estatuatxoa', "Aktorea" modura ezaguna dena (The Actor), 41 zentrimetroko eta 5.4 kilogramotako brontzezko gizon biluzi bat da, komedia- zein drama-maskara bana dituena, eskutan.[1] "Aktorea" guztiak Burbank-en (Kalifornia) egiten dira, American Fine Arts Foundry-ren eskutik.[2]
Aktoreen Sindikatuaren Sariak (SAG) | |
---|---|
"Aktorea" saria | |
Data | 1995ko otsailaren 25etik |
Kokalekua | Shrine Auditoria, Santa Monica |
Herrialdea | AEB |
Aurkezlea | Aldakorra |
1995ean ospatu zen lehen aldiz, otsailaren 25ean, Universal Studios-en 12. Agertokitik. 1996. urtean, ordea, Santa Monica-ko Hiri-Auditorioan ospatu zen; eta, bertatik aurrera, Shrine Auditorioan.[3] 2017tik aurrera, gainera, aurkezle du ere, urtero ezberdina dena; 2017an, Kristen Bell izan zen.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.