aberats indo-britainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Akshata Narayan Murty (Hubli, Karnataka, India, 1980) jatorri indiarreko oligarka aberatsa da, britainiarra bizilekuz, eta moda diseinatzailea ere bai.[1] N. R. Narayana Murthy indiar Infosys teknologia multinazionalaren fundatzailearen eta Sudha Murty ingeniariaren alaba da. % 0,93ko parte-hartzea du Infosysen, aberastasun pertsonal handia ematen diona.[2]
Akshata Murty | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2024) | |||||
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Hubballi (en) , 1980ko apirila (44 urte) | ||||
Herrialdea | India | ||||
Familia | |||||
Aita | N. R. Narayana Murthy | ||||
Ama | Sudha Murthy | ||||
Ezkontidea(k) | Rishi Sunak (2009ko abuztuaren 30a - | ||||
Haurrideak | |||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Baldwin Girls High School (en) 1998) Fashion Institute of Design & Merchandising (en) Claremont McKenna College (en) (1998 - 2002) : ekonomia, frantses Stanford Unibertsitatea (2004 - 2006) Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra | ||||
Hezkuntza-maila | Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra | ||||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa hindia kannada | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | moda-diseinatzailea eta managerra | ||||
Enplegatzailea(k) | Infosys (en) Jamie Oliver Wendy's (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | hinduismoa | ||||
Rishi Sunak Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko liderrarekin ezkonduta dago.
Murty Hublin (Karnataka) jaio zen, eta aitona-amonek hazi zuten, N. R. Narayana Murthy aita eta Sudha Murty ama Infosys teknologia-enpresa aurrera ateratzen lan egiten zuten bitartean.[3][4] Bi urte zituela, gurasoek Mumbaira eraman zuten (Maharashtra estatua).[4] Bigarren hezkuntza Bangalore hirian egin zuen (berriro Karnataka), eta gero ikasketak jarraitu zituen Kalifornian, MBA duelarik Stanford Unibertsitatean. Stanforden ezagutu zuen Rishi Sunak.
2007an, Murty Tendris cleantech enpresa holandarrarekin lanean hasi zen, marketin-zuzendari gisa. Han bi urtez aritu zen lanean, bere moda-enpresa hasi aurretik.[4] Moda marka hori 2012an itxi zuen.[5] 2013an, Catamaran Ventures arrisku-kapitaleko funtsaren zuzendari bihurtu zen, bere aitaren jabetzako negozio bat.[4] Rishi Sunak senarrarekin batera, Catamaren Venturesen Londresko adarra sortu zuen.[6] Sunakek bere akzioak emazteari eman zizkion diputatu kontserbadore hautatu baino lehentxeago 2015. urtean.[7] 2015etik aurrera, bere aita Infosysen teknologia-enpresaren %0,93ren jabe da; eta horrek 2022ko apirilean, $700 milioi inguruko balioa izan zuen. Era berean akzioak ditu Jamie Oliverren jatetxe negozioan, Wendy's katean (India), Koro Kids eta Digme Fitness enpresetan.[2][8]
2009ko abuztuan, Murty Rishi Sunakekin ezkondu zen.[4][9] Bi alaba dituzte, Anoushka eta Krishna.[2][10] Bikoteak pisu bat du Old Brompton Roaden eta mantsio bat Kirby Sigstonen (Yorkshire).[8]
Murty nazionalitate indiarrekoa da eta helbideratu gabeko Erresuma Batuko egoiliarra. Legeen arabera, Britainia Handitik kanpo diru-sarreren gaineko zergarik ez ordaintzeko eskubidea du, 30.000 liberako urteko ordainketa batekin eginbehar hori betez gero.[3][8][2] Baina bere aberastasun pertsonala eztabaida mediatiko britainiarraren gai bihurtu zen 2022an, Elizabeth II.a baino aberatsagoa izanik, hain gutxi ordaintzen zuelako; izan ere, Erresuma Batuan Infosysen dibidenduen gaineko zergarik ez ordaintzean 11,5 milioi libera aurreztu zituen 2021/2022 zerga-urtean.[8][2] Hala ere, datuak zabaldu ondoren borondatez Erresuma Batuan atzerriko sarrengatiko zergak ordaindiko zituela esan zuen Murtyk, ez bere senarrari kalte egiteko (orduan finantza ministroa baitzen)[11].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.