![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/16/Acrylnitril-Butadien-Styrol-Copolymer.svg/langeu-640px-Acrylnitril-Butadien-Styrol-Copolymer.svg.png&w=640&q=50)
Akrilonitrilo-butadieno-estireno
konposatu kimiko / From Wikipedia, the free encyclopedia
Akrilonitrilo-butadieno-estirenoa (ABS) polimero termoplastiko arrunta da. Beira-trantsizioko tenperatura 105 °C ingurukoa du[1]. ABS amorfoa da eta, beraz, ez du benetako fusio-punturik.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/05/ABS_Monomers_V3.svg/320px-ABS_Monomers_V3.svg.png)
Akrilonitrilo-butadieno-estireno | |
---|---|
![]() | |
Mota | terpolymer (en) ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | XECAHXYUAAWDEL-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 9003-56-9 |
ChemSpider | baliorik ez |
PubChem | 24756 |
Reaxys | 14668688 |
EC zenbakia | 618-371-8 |
ECHA | 100.127.708 |
Estirenoa eta akrilonitriloa polibutadienoaren presentzian polimerizatzen denean sortzen da ABSa. Finean kopolimeroa da. Osagaien proportzioak aldatu egin daitezke: % 15-35 akrilonitrilo, % 5-30 butadieno eta % 40-60 estireno. Emaitza polibutadieno-kate luze bat da poli(akrilonitrilo-estireno)zko kate laburragoekin gurutzatua. Ondoko kateetako nitrilo taldeek, polarrak direnez, elkar erakartzen dute eta kateak lotzen dituzte; ondorioz, ABSa poliestireno purua baino sendoagoa da. Estirenoak gainazal distiratsu eta iragazgaitza ematen dio plastikoari. Polibutadienoa, substantzia gomatsua denez, gogortasuna ematen du tenperatura baxuetan ere.
Aplikazio gehienetan, ABSa -20 eta 80 °C bitartean erabil daiteke, tenperaturaren arabera aldatzen baitira bere propietate mekanikoak.