Estirenoaren polimeroen izen generikoa. Itxuraz eta ezaugarriz oso talde heterogeneoa da. Hezetasun gutxi xurgatzen dute eta isolatzaile onak dira From Wikipedia, the free encyclopedia
Poliestirenoa [oh 1] estirenoaren polimerizazioz lortzen den polimero termoplastikoa da.
Solido garden gogorra da, eta beroaren eta elektrizitatearen oso isolatzaile ona. Eraso egiten diote hidrokarburoen disolbatzaileek, baina erresistentzia die azido organikoei, alkaliei eta alkoholei. Erraz ematen zaio edozein kolore eta forma. Sukoia da.
Xafla, plaka, apar eta beste era batzuetan saltzen da. Jostailuetan, etxeko tresnetan, elektrizitate-tresnetan, isolatzaile gisa, ontzietan, altzariak egiteko eta beste eginkizun askotarako erabiltzen da. Industrian garrantzi handia izan du; plastikoen industriari hasiera eman zioten formaldehidoaren kondentsazio bidez lortutako polimeroak adina. 1932an jarri zen salgai.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.