Aitana Ocaña
abeslari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aitana Ocaña Morales (Sant Climent de Llobregat, Katalunia, 1999ko ekainaren 27a) Aitana izenez ezaguna, abeslaria eta konpositorea da, ospetsua Operación Triunfoko bederatzigarren edizioan parte hartu zuelako eta bigarren bukatu zuelako. 2016ko Eurovision Abesti Lehiaketan Espainia ordezkatzeko sei hautagaietako bat izan zen, "Arde" kanta (Sweet California taldeko Alba Reigek idatzia) bakarka abestuta eta "Lo malo" kanta Ana Guerrarekin batera abestuta.[1]
Aitana Ocaña | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aitana Ocaña Morales |
Jaiotza | Sant Climent de Llobregat, 1999ko ekainaren 27a (25 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, estudioko musikaria eta aktorea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Aitana |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa pianoa gitarra |
Diskoetxea | Universal Music Spain (en) |
aitanamusic.es | |
Lo malo singleak hirugarren bukatu zuen, botoen % 26rekin;[2] Espainiako musika zerrendetan lehen postua lortu zuen; eta platinozko bost disko lortu zituen, 200.000 erosketa digitalekin.[3][4] Lehiaketaren amaieran, Aitanak Universal Music Spain diskoetxearekin kontratua sinatu zuen, eta Teléfono singlea estreinatu zuen.[5] Abestia lehen zenbakira heldu den Aitanaren bigarren singlea da, eta platinozko laugarren diskoa ere ekarri dio.[6] 2018ko azaroaren 30ean Trailer bere lehen EPa kaleratu zuen, ingelesez eta gaztelaniaz egindako abestiekin, eta Espainian platinozko diskoa lortu zuen.[7] 2020aren hasieran, jakinarazi zen Aitana albumen salmenten "Top 5"ean zegoela, eta 2019an gehien entzun ziren Espainiako hamar abeslarien arteko bat izan zela.[8][9] Gainera, gehien entzun diren artisten artetik bigarrena izan da 2020aren hasieran; Karol G izan zen lehena.[10][11]