![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/a7/Aita_Donostiaren_oroitarria_02.jpg/640px-Aita_Donostiaren_oroitarria_02.jpg&w=640&q=50)
Aita Donostiari oroitarria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aita Donostiari oroitarria Agina mendi tontorretik (618 m.) hurbil dagoen izen bereko mendate edo lepoaren (550m.) ondoan dagoen multzo artistiko-monumentala da, NA-4000 edo Lesaka-Oiartzun errepidearen ondoan, Lesakako lurretan. Gainean, historiaurreko harrespilekin batera, Jorge Oteizak eraiki zuen estela eta Luis Vallet de Montano arkitektoak[1] egindako kapera daude.
Aita Donostiari oroitarria | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jorge Oteiza eta Luis Vallet de Montano |
Sorrera-urtea | 1959 |
Honen izena darama | Jose Gontzalo Zulaika |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | kareharria |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Hizkuntza | euskara |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lesaka |
Koordenatuak | 43°15′39″N 1°45′40″W |
![]() | |
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2f/Agina_gainean_Aita_Donostiari_eskainitako_monumentua.jpg/640px-Agina_gainean_Aita_Donostiari_eskainitako_monumentua.jpg)
1956ko irailaren 10ean, Aita Donostia musikologoa hil eta hamar egunera, Aranzadi Elkarteko Batzordeak, ohiko bilkuran, erabaki zuen leku bakarti batean kokatutako monumentu xume batean islatzea fraideari zioten maitasuna eta miresmena eta Aranzadiko bazkide ziren Jorge Oteiza eskultoreari eta Luis Vallet de Montano arkitektoari eskatu zien burutzea. Eskultura eta arkitektura diziplinak batzen ziren.[2]
1959ko ekainaren 20an inauguratu zen.
Mikel Laboa kantariaren errautsak bertan zabaldu zirela eta, Ni ez naiz Mikel Laboa komiki-liburuan bukaeran azaltzen da oroitarria.[3][4]