Aguraingo herrigune historikoa
Harresitutako gunea From Wikipedia, the free encyclopedia
Harresitutako gunea From Wikipedia, the free encyclopedia
Aguraingo herrigune historikoa ofizialki ezagututako ondare kulturala da. Agurain Erdi Aroan sortutako herria da eta, horrenbestez, harresiz inguratuta egon zen zenbait mendez.
Aguraingo herrigune historikoa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Agurain |
Koordenatuak | 42°51′07″N 2°23′23″W |
Ondarea | |
BIC | RI-53-0000192 |
Garai hartan, hiru kalek soilik osatzen zuten: Kale Nagusiak (monumentu gehienak bertan daude), Harategi kaleak eta Zapatari kaleak[1], Nagusia baino estuagoak. Kale batetik bestera joateko, zeharkaleak daude, eta harresiko pasabideetaraino iristen dira (pasabide gehientsuenak egoera onean daude).
Kale Nagusian eta Zapatari kalean, etxeak bi ilaratan jarriak daude. Erdi Aroko etxeek hiru solairu dituzte, eta manposteriaz edo adreiluz eginak daude, eta egurrezko egitura ere izaten dute. Jauregi ukitua duten etxeetan, harlandua ageri da izkinetan, baoetan eta fatxadetan. Hegalak eta ateak egurrez eginak izaten dira, eta balkoiak eta orotariko hesiak, burdinaz. Teilatua bi isurikoa izaten dute, eta teila arabiarrak[2].
Hiru kale horiek Aguraingo erdigune historiko eta artistikoa osatzen dute egun. Bertan daude herriko eraikinik esanguratsuenak: Andre Alargunen Etxea (herriko eraikin zibiletan zaharrena), Begoñatarren etxea, Azkarragatarren etxea, Bustamantetarren etxea eta San Joan plazako Olbeak. Azken elementu hauek, Olbeak, dira hain zuzen hiriguneko ezaugarri berezietako bat, ohol edo oholtzen azpian eraikitako arkupeak.
Herriguneko bi elizak gotorleku motakoak ziren, San Joan hegoaldean eta Santa Maria eliza iparraldean. Eliza horiek harresiaren lagungarri ziren, eta bi sarbide babesten zituzten, bakoitzak mutur batekoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.