poloniar zuzendaria eta gidoilaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Agnieszka Holland (Varsovia, 1948ko azaroaren 28a) poloniar zinema-zuzendaria da.
Agnieszka Holland | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Varsovia, 1948ko azaroaren 28a (75 urte) |
Herrialdea | Polonia Frantzia |
Familia | |
Aita | Henryk Holland |
Ama | Irena Rybczyńska-Holland |
Ezkontidea(k) | Laco Adamík (en) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pragako Arte Eszenikoen Akademia Stefan Batory Gymnasium and Lyceum (en) Pragako Arte Eszenikoen Akademiaren Zinema eta TB eskola |
Hizkuntzak | poloniera eslovakiera ingelesa alemana frantsesa txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, antzerki zuzendaria, idazlea eta errealizadorea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Brooklyn College (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Stefan Batory Foundation (en) Polish Film Academy (en) Olga Tokarczuk Foundation (en) Czech Film and Television Academy (en) |
| |
Varsovian jaio arren, txikitan Txekoslovakiara joan zen bizitzera familiarekin. Hamahiru urte zituela, aita, Poloniako Alderdi Komunistako buruzagia, leiho batetik behera erori zen galdeketa batean. 1968an, sobietar armada Pragan sartu zenean, atxilo hartu zuten. Poloniara itzuli zenean, Krysztof Zanussi zuzendariaren laguntzaile aritu zen denboraldi batez. Gero, Andrzej Wajda zinemagilearekin lan egin zuen. 1981ean, Suedian film baten sustapen-lana egiten ari zela, gerra-legea ezarri zen Polonian. Harrezkero, Parisen bizi izan zen, eta haren zinemagile-karrera izugarri azkartu zen.
Europa Europa (1990) filma nazien okupazioan nortasuna ezkutatu zuen mutil judu baten istorioa da. Olivier, Olivier (1993) filmean, berriz, erroetatik aske behingoz, gai kutunetako baten kontakizunean murgildu zen: familia-harremanak. Gai bera landu zuen hurrengo filmean ere: The Secret Garden («Jardin sekretua», 1993). Bi urte geroago, Total Eclipse filmean, Verlaine eta Rimbauden arteko hartu-eman bihurriak hartu zituen gaitzat. Zenbait telebista-sail ere zuzendu ditu. 2011n, In Darkness filma hautatu zuten Polonian, Oscarretako Atzerriko Film Onenerako hautagai.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.