Adore
From Wikipedia, the free encyclopedia
Adorea, kuraia edo kemena arazo edo oztopo bati aurre egin eta ekimenak garatzeko gogo indarra da, fisikoa nahiz morala. Adoretsua den pertsona batek beldurra eta mina gainditu eta arrisku, ziurgabetasun eta larderiaren gainetik egiten du aurrera.
Mendebaldeko tradizioan, Aristoteles, Tomas Akinokoa edo Kierkegaard bezalako filosofoek landu dute kontzeptua[1]. Ekialdeko tradizioan, berriz, Tao Te Ching edo bushidon agertzen da.