From Wikipedia, the free encyclopedia
Abesbatza, korua, orfeoi edo korala ahotsaz soilik baliaturik kantatzen duen gizataldeari deritzo, sarritan zuzendari batek gidatuta abesten duena. Abesbatza, koru, korua eta korala hitzak funtsean sinonimoak da, baita orfeoia ere, nahiz eta askotan desberdintasunak aipatzen diren, bai taldearen osaketan, bai bere funtzioan. Talde koral ohikoena lau ahots mistok osatzen dute: sopranoak, kontraltoak, tenoreak eta baxuak.
Abesbatza ahots mota ezberdinez osatuta egoten da, sokatan elkartuta. Soka bakoitzak hainbat ahots biltzen ditu bakoitzaren erregistro edo tesituraren arabera (interpretatzeko gai den nota-tartea).
Abesbatzetan lau sokaz osatu ohi dira: sopranoak, kontraltoak, tenorrak eta baxuak. Xehetasun handirik sartu gabe, esan genezake soka bakoitzak aldi berean melodia ezberdin bat interpretatzen duela, eta akorde ezberdinen eraketari esker lortzen direla egileak nahi dituen efektuak.
Abesbatzako ahotsen proportzioa ahotsen potentziaren eta harmoniko kopuruaren araberakoa da. Baxuak dira indartsuenak eta harmonikoenak, beraz, proportzionalki talde murritzena izango da. Proportzio ona, gutxi gorabehera, hau izan daiteke: sopranoena %32-35ekoa izango litzateke, kontraltoena %25-28koa, tenor eta baxuena %18-22koa, beti ere tenorrak baxuak baino gehiago izanik.
Zuzendaria abesbatzako korda edo ahots desberdinak prestatu eta koordinatzeko arduratzen den musikaria da, beti ere musika-lan bat interpretatzeko asmoarekin. [1]
Musikari-interprete “isila” da, obra baten interpretazioa beste pertsona batzuen bitartez egiten duelako. Abesbatza-zuzendaria normalean plataforma altxatu batean egon ohi da eta, oro har, eskuekin zuzentzen du adierazkortasun handiagoa lortzeko, batez ere talde txiki batekin lan egiten denean. Komunikazioa ez-ahozkoa izaten da emanaldietan zehar baina entseguetan, zuzendariak ahozko argibideak ematen dizkio taldeari.[2]
Zuzendariek bidea erakusten duten abesbatzen gidari gisa jarduten dute: interpretatu diren lanak aukeratu eta partiturak aztertzen dituzte batzutan moldaketak eginezinterpretazioa garatu eta abeslariei euren ikuspegia transmititzeko asmoz. Baliteke abesbatza-zuzendariek antolakuntza-gaiak ere jorratu behar izatea: entseguak programatu, kontzertu denboraldia planifikatu, entzunaldiak eta entseguak entzun edota euren taldea hedabideetan sustatu.
Kantarien adinaren eta generoaren arabera, honelako abesbatza motak egiten dira:
Abesbatza batek instrumentuz lagunduta edo gabe abestu dezake. Laguntzarik gabe egiten dutenean, a cappella abesten dutela esaten da. Akonpainamendua instrumentu bakar bat izan daiteke (askotan pianoa), talde instrumental txiki bat, edo baita orkestra sinfoniko bat ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.