From Wikipedia, the free encyclopedia
Abella, Abella Salernokoa edo Abella Castellomatakoa XIV. mendeko medikua izan zen[1]. Salernoko Medikuntza Eskolan ikasi eta irakatsi zuen. Uste denez, 1380aren inguruan jaio zen, baina jaiotza data ere ezezaguna da, bere heriotza data bezala[2].
Abella | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salerno, XIV. mendea |
Herrialdea | Napoliko Erresuma |
Heriotza | XIV. mendea (643/644 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Schola Medica Salernitana (en) |
Hizkuntzak | latina italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Lantokia(k) | Salerno |
Enplegatzailea(k) | Schola Medica Salernitana (en) |
Lan nabarmenak |
Abellak medikuntza orokor eta emakumeen osasunari buruzko klaseak eman zituen Salernon. Rebecca Guarnakoarekin batera enbriologiaren eremuan espezializatu zen[3]. De atrabile eta De natura seminis humani tratatuak idatzi zituen, baina ez dira gaurdaino iritsi[4]. Salvatore de Renzik XIX. mendean egin zuen ikerketan garai berdinean lau emakume kokatu zituen, Rebeka de Guarnarekin batera Merkuriade eta Constanza Calenda. Lau emakumeen talde honi Mulieres Salernitanae edo Salernoko emakumeak izena eman zaie. Medikuntzari buruzko tratatuak idatzi zituzten eta mediku izateaz gain medikuntza irakasle ere izan ziren[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.