From Wikipedia, the free encyclopedia
Linnaea × grandiflora edo Abelia × grandiflora Caprifoliaceae familiako espeziea da. L. chinensis eta L. uniflora espezieen arteko hibrido bat da[1].
Abelia × grandiflora | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Dipsacales |
Familia | Caprifoliaceae |
Generoa | Abelia |
Espeziea | Abelia ×grandiflora eta Abelia grandifolia (Rovelli ex André) Christenh
|
Zuhaixka hostoiraunkorra da, borobiltsua eta 1 eta 1'8 metro arteko luzera duten adarrak ateratzen ditu. Hostoak berde ilunak dira eta 2-6 cm-ko luzera dute. Loreak zuriak dira, pixka bat arroxak, eta kanpai itxura dute. Uda amaieran loratzen da eta udazkenerarte irauten du. Landarearen grandiflora izenak "lore ugari" esan nahi du, izan ere asko ateratzen baititu batera[2].
Italia iparraldean dagoen Verbania hiriko lorategi batean landatu zen lehen aldiz 1886. urtean. Hasiera hasieratik landare apaingarri gisa erabiltzeko helburua izan zuen.
Landatzeko erraza da baina eguzkiak gogor jotzen duenean itzaletan egotean komeni zaio. Erresuma Batuan Abelia esaten zaio. Hopleys izeneko barietate bat badago, lore arroxak dituena[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.