Abaurrepea
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Abaurrepea[4][lower-alpha 1] (aezkeraz: Aurrepea edo Aburrepea)[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 65,4 kilometrora. Altuera 780 eta 1472 metro artekoa da, eta 10,89 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 29 biztanle zituen.
Abaurrepea | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
Herriko ikuspegia hegoekialdetik | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Bidausi | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2019-2023) | Txaro Salon Arotzarena (San Martin) | ||
Posta kodea | 31692 | ||
INE kodea | 31004 | ||
Herritarra | abaurrepetar, aurrepetar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°54′16″N 1°12′11″W | ||
Azalera | 10,89 km² | ||
Garaiera | 780-1472 metro | ||
Distantzia | 65,4 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 29 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 2,66 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 39,47 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 2,54 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 33,50 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1845 (independentzia) |
Abaurrepea herri txiki bat da, Aezkoa ibarraren eskema tradizionalari ezin hobeto jarraitzen diona, kale-herriaren antolamenduarekin, harrizko ukitu grisaxkak dituzten fatxada zuriko etxeekin eta zurezko dekorazioarekin. Teilatuak bi isurialdekoak dira, baina inklinazio nabarmena dute elurte ugarien ondorioz. Inguruko mendiek babesten dute, eta ibarraren ikuspegi onenetako bat du, batez ere hegoaldekoa.
Aezkoa ibarran kokatuta da, baina 1845etik udalerri independentea da. Bertako biztanleak abaurrepetarrak (aezkeraz: aurrepetarrak) dira.