2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 68. edizioa izan zen. Malmöko Malmö Arena aretoan ospatu zen, Suediak 2023ko edizioa irabazi ondoren. Finalerdiak maiatzaren 7 eta 9an jokatu ziren, eta final handia maiatzaren 11an.[1]
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | 2024ko maiatzaren 7 |
Bigarren finalerdia | 2024ko maiatzaren 9 |
Finala | 2024ko maiatzaren 11 |
Egoitza | Malmö Arena, Malmö |
Antolatzailea | Sveriges Television (SVT) |
Partaide kopurua | 37 |
Luxenburgo partaide bezala itzuli zen, 31 urteko eten baten ostean.[2] Bestalde, Errumania haren irrati-telebistaren arazo ekonomikoak direla eta erretiratu egin zen. Herbehereak finalerdi eta finalaren artean kanporatuak izan ziren, haien leihakideak egoitzako langile batekin izandako intzidente baten ondoren.
Leihaketa Suitzak irabazi zuen, Nemo eta haien kanta "The code"-k ordezkatuta. Honek epaimahaiaren botoa irabazi zuen 365 punturekin, eta telebotoan 5. postua lortu zuen 226 punturekin. Podioa Kroaziak eta Ukrainak osatu zuten. Hau Kroaziak inoiz lortu izan duen posturik hoberena izan zen. Bestalde, Irlanda, Georgia eta Letonia haien lehen finaletarako sailkatu ziren 2018, 2016 eta 2016tik, hurrenez hurren. Aipatzekoa da nola Irlanda 6. postuan amaitu zen, mende honetan lorturiko emaitzarik hoberena. Bestalde, Luxenburgo finalera sailkatu zen 31 urte leihaketan parte hartu izan gabe egon ondoren, non 13. postuan amaitu zen. Azkenik, Norvegia finaleko azken postuan amaitu zen, haien errekorrera batuz; izan ere, herrialdea 12 alditan amaitu izan da azkeneko gisa. Bere aldetik, Erresuma Batuak publikoaren eskutik 0 puntu lortu zituen. Finalerdien kasuan, Danimarka da orain finalera pasa gabeko urte segitu gehien daramatzan lurraldea, 2019tik ez baitira sailkatu. Islandia eta Malta haien finalerdietan azken postuan amaitu ziren.