2020ko Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak edo —Ipar Euskal Herrian bereziki— 2020ko Ipar Euskal Herriko herri bozak Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako udalen —herriko etxeetako gobernuen— osaera hautatzeko hauteskundeak izan ziren. Ipar Euskal Herriko eta Frantziako udalerrietan egindako prozesu horretan, lehen itzulia martxoaren 15ean izan zen, eta bigarren itzulia martxoaren 22rako zegoen antolatuta,[2] baina COVID-19 gaitzaren pandemiaren ondorioz, ekainaren 28ra atzeratzea erabaki zuen Frantziako Gobernuak.[3]
Datu azkarrak Iparraldeko 158 herriko etxeetako kontseiluaketa Euskal Herri Elkargoko 233 hautetsiak, Hautesleak ...
2020ko udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
|
2014 ←
|
2020ko martxoak 15 eta ekainak 28 |
→ 2026
|
|
|
|
Itxi
Hauteskunde horietan, herriko etxeetako ordezkari berriez gain, Euskal Hirigune Elkargoaren ordezkari berriak ere izendatu ziren[4]. Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenetik izandako lehen hauteskundeak izan ziren eta, bertan, indar sozialista, liberal, abertzale eta bestelakoek parte hartu zuten. Kanpaina osoan, gaitzat hartu dituzte hizkuntza-politika, trantsizio ekologikoa, mugikortasunaren hobetzea, etxebizitzen gaia eta elkargoaren autonomiaren areagotzea.[2]
COVID-19 gaitzaren pandemiak Euskal Herria bete-betean jo zuen hilabete horietan eta, hortaz, zenbait neurri berezi hartu ziren gaitzaren hedapena murrizteko, adibidez, hauteskunde egonean eskularruak erabili eta higiene neurri bereziak hartu ziren.[5] Bozen bigarren itzuliaren atzerapena zela eta, ikusirik ere abstentzioa historikoa izan zela, batzuek kolokan jarri zuten lehenengo itzuliko emaitzen zilegitasuna. Hala ere, Frantziako Gobernuak emaitza horiek mantentzea erabaki zuen, eta ekainaren 28an izan zen bigarren itzulia Euskal Herriko 18 udalerritan, gainontzekoen kontseiluak lehen itzulian osatu baitziren.[3][6][7]
160 udalerrik osatuko dituzte udalbatzak Ipar Euskal Herrian datozen sei urteetarako, Euskal Hirigune Elkargoa (158) eta Jeztaze eta Eskiula barnean sartuz. Hauteskunde bikoitza da, boto paper berarekin Euskal Elkargoko ordezkariak ere izendatuko baitituzte.[8]
Ipar Euskal Herriko herriko etxeen hautetsiak hautatzeko bozek bi itzuli dauzkate, Frantzia osoan bezala, baina herri bakoitzak daukan biztanleriaren arabera bi era ezberdinetara bozkatzen da.[9]
1.000 biztanletik gora
1.000 biztanle baino gehiago dauzkaten herrietan, hautagaitza bakoitzak herriko kontseiluak dauzkan hautetsi bezainbeste aurkeztu behar ditu beraien zerrendan, eta lehen itzulian zerrenda batek bozen %50 edo gehiago lortzen badu, ez da bigarren itzulirik izaten eta kontseilua lehen itzuliko emaitzekin osatzen da. Zerrenda guztiak zerrenda itxiak dira, hau da, ezin da hautagairik kendu zerrendetatik.
Inork ez badu lehen itzulian %50eko langa gainditu, gutxienez bozen %10 lortu duten zerrenda guztiak bigarren itzulian aurkeztu daitezke. Emandako bozen %5 baino gehiago lortutakoak beste zerrenda batekin batu daitezke, bigarren itzulirako zerrenda berri bat osatuz. Bigarren itzulian boz gehien lortu duen zerrendak kontseiluko eserlekuen erdia eskuratzen du, eta gainerako eserlekuak proportzionalki banatzen dira zerrenda guztien artean (irabazlea barne), boz kopuruaren arabera. Hartara, irabazleak bermatua du udalerriaren gobernagarritasuna, herriko kontseiluko eserlekuen gehiena eskuratuta.[9]
1.000 biztanletik behera
1.000 biztanlera heltzen ez diren herrietan, hautagaitza banaka edo taldean aurkeztu daiteke. Talde baten aurkeztuz gero, taldeko hautagai guztiak paper bakarrean agertzen dira, baina bozkatzeko unean izen batzuk marratuta ken ditzake hautesleak (zerrenda irekia). Hautagai kopurua kontseiluko hautetsi kopurua baino txikiagoa bada, posible da hautagai baten bat bigarren itzulian bakarrik aurkeztea, hautetsi kopurura heltzeko.
Lehen itzulian hautagai edo zerrenda batek erroldaren %25 eta hautesleen %50 baino gehiagoren babesa lortzen badu, hautetsi eserlekua eskuratzen du bigarren itzulirik gabe. Lehen itzulian kontseilua osatzen ez bada, bigarren itzulian boz gehien lortzen dituzten hautagaiak dira hautatuak.[9]
Euskal Hirigune Elkargoa
Herritarrek haien herriko etxeen hautetsiez gain, Euskal Herri Elkargoko ordezkariak hautatu zituzten boz hauetan, Elkargoa osatu zenetik lehenengo aldiz. Elkargoko osaera herri bozetan herrietako kontseiluekin batera hautatzen da, Frantziako legeek ez baitute ahalbidetzen hauteskunde bereizi bat antolatzea Euskal Herri Elkargorako.
Elkargoa osatzen duten 158 herrietako ordezkariek 233 hautetsiko batzarra osatzen dute, eta udalerri bakoitzak bere biztanleriaren araberako ordezkari kopurua dauka. Ordezkari horiek ere herri bakoitzaren biztanleriaren arabera bi eratara hautatuko dira: 1000 biztanletik beherako herrietan, herriko etxeko hautetsiek aukeratzen dituzte Elkargoko ordezkariak (ordezkaria auzapeza izaten da gehienetan); eta 1000 biztanletik gorako herrietan berriz, herritarrek aukeratu behar dituzte herriko etxerako zein Elkargorako hautetsien zerrenda, eta boto paper ber-beran agertzen dira bi zerrendak.[4]
Hona hemen herri bakoitzak Elkargoan daukan ordezkari kopurua:
Euskal Hirigune Elkargoko aurreko lehendakaria Jean Rene Etxegarai izan zen, Elkargoko lehen lehendakaria, hain zuzen.
Herriaren araberako zerrenda moldeak
Bi itzuliko hauteskundeak dira, eta hautagaiak askotariko maneretan aurkeztu ziren:[10]
- 1.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan, pertsona bozkatzen da, nahiz eta gehienak zerrendetan aurkezten diren. 119 herri dira sistema horrekin.
- 1.000 biztanle baino gehiagoko herrietan zerrenda baten aldeko botoa ematen da, haren osaketa moldatzeko aukerarik gabe: 41 herri.
- 103 herritan ez da jokorik izanen zerrenda bakarra delako, gehienetan herri txikiak baina beste handiago batzuetan ere (Mugerren, Hiriburun ala Basusarrin, adibidez).
- 45 herritan bi zerrenda edo gehiago lehiatuko dira.
- Beste 12 herrietan kasu bereziak dira, zerrendetatik kanpo diren hautagaiak badirelako, zerrenda irekiak direlako edo zerrenda osatugabeak aurkezten direlako.[10]
Hautagaien kidetza politikoa
Hautagaien joera orokorra alderdi politiko handien izenak eta etiketa politikoak saihestea izan zen. Euskal abertzaleak alderdi ezkertiar eta ekologistekin bat eginik aurkeztu ziren hainbatetan. EAJk, Ipar Euskal Herrian txikia izanik, frantses zentro-eskuineko zerrendetan sartu zituen hautagaiak, adibidez, Urruña eta Baionan.[10] Frantziako alderdi handiek Lapurdiko kostaldean zuten presentzia batez ere.[10]
- Abertzaleek azken bozetan erakutsitako joera gorakorra mantentzea zuten helburu. Ipar Euskal Herriko alderdi abertzale nagusia EH Bai koalizioa zen, eta 2014an indarrak neurtzeko ahalik eta herri gehienetan zerrenda ezkertiar eta abertzaleak aurkezteko apustua egin zuen. 2020an, berriz, herri askotan abertzaleek eta ekologistek batera aurkeztea erabaki zuten, eta EH Baik 1000 biztanletik gorako herrietan 22 zerrendari eman zien babesa. Adibidez, Baionan eta Miarritzen EH Baik, EELVk eta Frantzia Intsumisoaren sektore batzuk sostengatutako zerrendak osatu zituzten, eta Ziburun EH Baik, EELVk eta PSk zerrenda bakarra osatu zuten. Aliantza guzti horietan abertzaleak ziren zerrendaburu.[11]
- Alderdi Sozialista, estatu mailan zailtasun handietan zen eta Ipar Euskal Herrian Lapurdiko hiri handienetan zituen hautagaiak: Kotte Ezenarro eta Francis Gonzalez Hendaia eta Bokaleko auzapezak, Sandrine Derville Angelun, Henri Etxeto Baionan.[12][10]
- Zentro-eskuina, sektore indartsua zen eskualde honetan. LREM Macronen alderdiak ofizialki sustengatu zuen bakarra Veunac Biarritzeko auzapeza zen, baina aurkitzen ziren kideak Etxegarai (UDI) Baionakoaren zerrendan adibidez. LR eskuineko alderdiak zerrendaburuak zituen Aroztegi Biarritzen eta Olive Angelun.
- Eskuin muturra, hala zenik onartu gabe ere Baionan aurkeztu zen, Pascal Le Sellier hautagaiaren zerrendan: Debout La France alderdikoa. Le Penistak ofizialki izan gabe berriki arte alderdi horretako militante izandakoak aurkitzen ziren.[10]
2014ko udal hauteskundeak izan zirenetik aldaketa nabaria izan zen Frantziako eta Ipar Euskal Herriko mapa politikoan: alderdi politiko tradizionalak lehertu egin ziren, eta batzuk desagertzear zeuden; alderdi berriek gora egin zuten azken urtetan (LREM, FN…); eta instituzio eta elite politikoarekiko mesfidantza areagotzen ari zen, Jaka Horien mugimenduak erakutsi zuenez. Ondorioz, herri askotako hautagaiek etiketa politikorik gabe aurkeztea erabaki zuten, alderdi politikoen presentzia apalduz. Ezkerrean, PSren "leherketa" izan zen aldaketa nagusia, eta boz hauetan zerrenda propiorik ez zuen aurkeztu.[11]
Demografikoki ere aldaketak eman ziren Ipar Euskal Herrian. INSEE ikerketa institutuaren azken neurketaren arabera 309.000 biztanletik gora bizi dira Euskal Hirigune Elkargoan (10 urtetan % 10 egin du gora), eta lurralde barneko mugimenduez gain Frantziatik etorritako herritarrak asko dira. Baiona-Angelu-Miarritze (BAM) eremuko biztanleen % 60 inguru ez dira Euskal Herrian sortuak, eta Baionako erroldako herena hautesle berriak izan ziren boz hauetan. Hala ere, aldaketa horiek ez ziren eman Ipar Euskal Herri osoan zehar, eta desoreka nabaritzen da barnealdearen eta kostaldearen artean: Lapurdin biztanleria % 11 emendatu zen bitartean, Nafarroa Beherean % 6 bakarrik egin zuen gora, eta Zuberoan % 4 apaldu zen.[13]
Koronabirus gaitzaren krisia dela eta, martxoaren 15eko lehendabiziko itzulian abstentzioa izan zen bozetako protagonista nagusia Ipar Euskal Herrian, Frantzia osoan bezala, eta herri andanatan erroldaren erdiak baino gutxiago bozkatu zuen. Hala nola, Baionan eta Angelun abstentzioa % 60tik gorakoa izan zen, eta Miarritzen %59ra heldu zen.[14] Hala ere, COVID-19 birusaren eragina apalagoa izan zen barrualdean eta herri txikietan, non abstentzioa ohiko mailetan mantendu zen.[15]
Lehen itzuliak ezusteko handiak ekarri zituen herri eta hiri handietan.[14] Horrekin batera, euskal abertzaleak indartuta atera ziren hainbat herri garrantzitsutan, Hego Lapurdin bereziki: Urruñan, Ziburun, Biriatun eta Uztaritzen gailendu ziren.[16] EH Bai koalizio abertzaleak emaitzak ospatu zituen, eta abertzaleen emaitza onak «tokian-tokian egindako lanaren uzta» direla uste duela esan zuen, baina «desegokitzat jo» zuten bozak mantendu izana, koronabirus pandemiaren hedapena dela eta.[15]
Lehen itzulian, Baionan, Jean Rene Etxegarai atera zen garaile (Union des démocrates et indépendants); Miarritzen, Maider Aroztegi frantses errepublikarra (eskuinekoa); Angelun, berriz, Claude Olive frantses eskuineko orain arteko auzapeza.[14] Maule-Lextarren, Louis Labadot izan zen garaile (Liste d'Union Citoyenne); Donibane-Garazin, Laurent Inchauspe (Donibane Bizi); Hendaian, Kotte Ezenarro (Hendaye Avec Vous); Azkainen, Jean-Louis Fournier (Denen Geroa); Ziburun, Eneko Aldana-Douat (Ziburu Bizi 2020); Uztaritzen, Bruno Karrere (Uztaritze Bai).[1]
Lehenengo itzulian Ipar Euskal Herriko 142 herritan zerrenda irabazleak bozen %50 edo gehiago eskuratu zuen, eta ondorioz, hauteskunde legeak zehazten duenez, emaitza erabakita gelditu zen bigarren itzuliaren beharrik gabe. Beraz, herri horietan hautatutako hautetsiek maiatzaren 18an hartu zuten kargua eta herri kontseiluak osatu ziren. Gainontzeko 18 herrietan inork ez zuenez bozen erdia lortu, bigarren itzulia beharrezkoa zen kontseilua erabakitzeko, ekainaren 28ra atzeratu zena COVID-19 birusaren pandemia medio.[3]
Euskal Herriko ondorengo 18 udalerritan izan zen bigarren itzulia ekainaren 28an: Aldude, Amendüze-Unaso, Azkaine, Baiona, Bidaxune, Bildoze-Onizepea, Bokale, Hendaia, Itsasu, Landibarre, Larraine, Maule-Lextarre, Miarritze, Senpere, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburu. Hasiera batean, bigarren itzulia martxoaren 22an izango zen, baina koronabirusaren izurriteak hiru hilabeteko parentesia behartu zuen bi itzulien artean. Azkenean, Frantziako Gobernuak maiatzaren 22an jakinarazi zuen bigarren itzuliaren data, eta hautagaitzak prefekturan erregistratzeko epea ekainaren 2raino luzatu zela jakinarazi zuen.[17]
Lehenengo itzuliarekin alderatuz parte-hartzea emendatu bazen ere, abstentzio historikoa izan zen bigarren itzulikoa ere. Lapurdi kostaldeko hiri handietan batez ere abstentzioa %50etik gorakoa izan zen: %59,84 Angelun, %56,57 Baionan, %54 Miarritzen... Abstentzio handia mantentzeko arrazoi nagusitzat jo zen COVID-19 birusarekiko beldurra, baina politika instituzionalarekiko herritarren interes faltari ere bota zioten errua batzuk.[18]
Udalerri askotan zerrenda anitzek bat egin zuten bigarren itzulirako, auzapezgoa lortzeko xedetan. Miarritzen, adibidez, Brice Morinen zerrenda abertzalea Guillaume Barucqen zerrenda ekologistarekin batu zen, baina bigarren postuan geratu ziren Maider Arrostegiren atzetik; eta Michel Veunac hiriko auzapez ohia erretiratu bazen ere, bere zerrendak Jean-Benoit Saint-Cricqen zerrendarekin bat egin zuen.[17] Hendaian, abertzaleek eta Kotte Ezenarro PSko hautagaiak 2014ko aliantza errepikatu zuten, eta zerrenda komunista ere batu zitzaien. Horrela, bigarren itzulia aise irabazi eta gobernuan irautea lortu zuten sozialistek eta abertzaleek. Senperen ere, Dominique Idiart ezkertiarraren eta Jef Bederede abertzalearen zerrendak batu egin ziren, Pierre-Marie Nousbaum eskuindarrari auzapezgoa kentzea lortu zuten.[17]
Zerrenda abertzaleek emaitza oso onak erdietsi zituzten bigarren itzulian, Hego Lapurdin batez ere, eta lehenengo itzulian irabazitako udalerriei (Hiriburu, Baigorri, etab.) beste lau batu zitzaizkien. Uztaritzen Bruno Karrerek auzapez karguari eutsi zion, 2014ko emaitzak hobetuz, eta Ziburun Eneko Aldanaren Ziburu Bizi 2020 zerrendak bigarrenaren bozen bikoitza baino gehiago lortu zuen.[19] Urruñan, azken 30-50 urteetan eskuin frantsesak gobernatu ondoren, Filipe Aramendi abertzaleak irabazi zuen, eta abertzaleek kudeatutako 10.000 biztanletik gorako lehenengo udalerria bihurtu zen. Itsasun, lehenengo itzulian bigarren geratu ondoren, Mikel Hiribarren ELBko laborari ezagunak 15 bozeko alde estuarekin eskuratu zuen auzapezgoa.[18] Emaitzez mintzo, EH Baik ondorengoa nabarmendu zuen: «Gaurko emaitzak, urteetan zehar, abertzaleek tokian toki egindako lanaren uzta dira. Urtez urte, abertzaleen emaitzak etengabe indartzen doaz lehen mailako indar politiko gisa kokatuz eta gure proiektua indartuz».[19]
Baionan, bestalde, Jean Rene Etxegaraik auzapez kargua errepikatzea lortu zuen. Bigarren itzulirako aliantzak adosteko orduan, Baiona Berde eta Elkarkidea (BBE) zerrenda abertzale ekologistak Henri Etxeto sozialistarekin ez batzea erabaki zuen, Etxeto frantziar nazionalismo jakobinoaren figuratzat hartzen baitzuten eta Ipar Euskal Herriaren autonomiaren eta Elkargoaren kontrakoa baitzegoen;[20] eta Mathieu Bergeren Bihar Baiona taldearekin batzea erabaki zuen. Hala ere, Berger Etxetoren zerrendarekin batu zenez, BBE zerrendak bigarren itzulira bakarrik ez aurkeztea erabaki zuen.[21] BBEren barne zegoen Baionako EELV alderdiak Etxetorekin ez batzea «desastre totala» izan zela adierazi zuen, Etxegarairen alde egitea leporatu zien BBEko kide batzuei, eta Etxetoren alde bozkatzera deitu zuen agiri batean.[22] Orduan, bi zerrenda bakarrik aurkeztu ziren: Etxegarairena eta Etxetorena. 2014an Etxegarai 26 bozen aldearekin gailendu zitzaion Etxetori, eta oraingoan ere emaitza estua espero bazen ere, 1.027ko aldea eskuratu zuen Etxegaraik.[18]
Udal hauteskundeen bi itzuliak izan ondoren, udalerri bakoitzak Euskal Hirigune Elkargora bidaliko zituen ordezkariak hautatu behar zituen, eta ordezkari horiek Elkargoko lehendakaria aukeratu zuten uztailaren 17an. Hauteskundeen ondorengo egunetan, Alain Iriart (EH Bai) eta Jean Rene Etxegarai (UDI) Hiriburuko eta Baionako auzapezek lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztu zezakeela zirudien. Izan ere, Iriartek jakinarazi zuenez, hautetsiak ikusten hasia zen lehendakaritzara begira, baina Iker Elizalde EH Baiko kideak EH Baik hautagaitza aurkezteko gogoeta egin behar zuela esan zuen.[18] Azkenean, EH Baik uztailaren 9an egindako biltzar nagusian hautagaitzarik ez aurkeztea erabaki zuen koalizioak, EHBairen iritziz «baldintzak ez direlako beteak» hautagai abertzale bat aurkezteko, eta Jean Rene Etxegarairekin mintzatzea lehenetsi zuten.[23]
Bestalde, Miarritze, Angelu eta Donibane Lohizuneko auzapez errepublikanoek ere hautagaitza propio bat aurkezteko aukera iragarri zuten arren, Etxegarairekin lehiatzeko hautagaitzarik ez zuten aurkeztu.[24] Ondorioz, Elkargoko lehendakaria hautatzeko biltzarra heldu zenean, Jean Rene Etxegarairena izan zen hautagaitza bakarra, eta berriz ere lehendakari hautatu zuten, 232 hautetsietatik 148ren babesari esker. Hautagaitzarik aurkeztu ez zuten arren, beste hiru auzapezek ere lortu zituzten bozak: Alain Iriartek, 16 boz lortu zituen; Claude Olivek, bi boz; eta Claude Lougarotek, bat.[25]
Informazio gehiago Hautagaitza, Alderdia ...
Itxi
Hurrengo taulan Ipar Euskal Herriko 1.000 biztanletik gorako udalerri guztiak ageri dira, eta herri bakoitzaren biztanleria, bozen aurreko auzapeza eta auzapez berria ikus daitezke.
Informazio gehiago Udalerriak, Biztanleria ...
Itxi
1000 biztanletik gorako herri guztien emaitzak batuz (41 herri guztira), Ipar Euskal Herri osoan zerrenda bakoitzak eskuratu zituzten emaitzak lor daitezke, gainerako herri guztietan (1000 biztanletik beherakoak) hautesleek ez baitute zerrenda bat aukeratzen, hauteskunde sistema dela-eta. Kontuan hartu behar da bigarren itzulia bakarrik 13 herritan izan zela, eta hori dela eta askoz jende gutxiagok bozkatu zuen. Beraz, hona hemen etiketa politikoen emaitzak Ipar Euskal Herrian:
Informazio gehiago Zerrenda, Lehen itzulia ...
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Divers droite (DVD) |
23.247 |
25,32 |
7.819 |
15,09 |
239 |
32 |
|
Abertzaleak (Aber.) |
17.642 |
19,21 |
6.937 |
13,39 |
205 |
14 |
|
Divers/Etiketa gabe (SE) |
17.136 |
18,66 |
9.693 |
18,71 |
299 |
18 |
|
Divers centre (DVC) |
12.387 |
13,49 |
9.557 |
18,45 |
72 |
22 |
|
Union de la Gauche (UG) a |
8.254 |
8,99 |
8.277 |
15,98 |
39 |
9 |
|
Divers gauche (DVG) |
5.169 |
5,63 |
4.447 |
8,59 |
77 |
10 |
|
Union de la Droite (UD) b |
3.297 |
3,59 |
5.069 |
9,79 |
39 |
10 |
|
Frantziako Alderdi Sozialista (PS) |
1.717 |
1,87 |
- |
- |
0 |
0 |
|
Mugimendu Demokrata (MoDem) |
1.088 |
1,18 |
- |
- |
0 |
0 |
|
Frantzia Intsumisoa (FI) |
751 |
0,82 |
- |
- |
1 |
0 |
|
Frantzia Altxatuta (DLF) |
679 |
0,74 |
- |
- |
0 |
0 |
|
Frantziako Alderdi Komunista (PCF) |
327 |
0,36 |
- |
- |
0 |
0 |
|
Ezker iraultzailea (EXG) |
133 |
0,14 |
- |
- |
0 |
0 |
|
Erroldatuak |
204.011 |
100 |
105.062 |
100 |
|
Abstentzioak |
107.955 |
52,92 |
51.698 |
49,21 |
Parte-hartzea |
96.056 |
47,08 |
53.364 |
50,79 |
Zuriak eta baliogabeak |
4.229 |
4,40 |
1.565 |
2,93 |
Baliodunak |
91.827 |
95,60 |
51.799 |
97,07 |
Itxi
a PS eta PCF barne dauzkaten koalizioei emandako izena.
b LR eta UDI barne dauzkaten koalizioei emandako izena.
Ondoren Ipar Euskal Herriko 1000 biztanletik gorako herri bakoitzeko emaitzak ikus daitezke. Bertan zerrenda bakoitzak lortutako boz kopurua, ehunekoa, herriko etxeko hautetsiak eta Elkargoko ordezkariak ageri dira. Herri guzti hauek 1000 biztanle baino gehiago dauzkatenez, zerrenda itxiak aurkezten dira bozetara.
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Ahetzeko 2020ko herri bozen emaitzak[27]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Philippe Elizalde * |
DVD |
550 |
62,8 |
16 |
1 |
|
Santiago Kapendegi |
Abertzalea |
326 |
37,2 |
3 |
0 |
|
Erroldatuak |
1 601 |
100 |
|
Abstentzioak |
698 |
43,59 |
Parte-hartzea |
903 |
59,41 |
Zuriak eta baliogabeak |
27 |
2,99 |
Baliodunak |
876 |
97,01 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Ahurtiko 2020ko herri bozen emaitzak[28]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Nathalie Martial Etxegorri |
Independentea |
583 |
100,00 |
19 |
1 |
|
Erroldatuak |
1 720 |
100 |
|
Abstentzioak |
1044 |
60,70 |
Parte-hartzea |
676 |
39,30 |
Zuriak eta baliogabeak |
93 |
13,76 |
Baliodunak |
583 |
86,24 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Aiherrako 2020ko herri bozen emaitzak[29]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Arnaud Gastambide * |
Abertzalea |
424 |
100 |
15 |
1 |
|
Erroldatuak |
840 |
100 |
|
Abstentzioak |
348 |
41,43 |
Parte-hartzea |
492 |
58,57 |
Zuriak eta baliogabeak |
68 |
13,82 |
Baliodunak |
424 |
86,18 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Angeluko 2020ko herri bozen emaitzak[30]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Claude Olive * |
DVD |
8 078 |
67,22 |
33 |
15 |
|
Sandrine Derville |
PS-PCF-EELV |
3 188 |
26,52 |
5 |
2 |
|
Jean-Baptiste Mortalena |
FI |
751 |
6,24 |
1 |
0 |
|
Erroldatuak |
31 097 |
100 |
|
Abstentzioak |
18 609 |
59,84 |
Parte-hartzea |
12 488 |
40,16 |
Zuriak eta baliogabeak |
471 |
3,78 |
Baliodunak |
12 017 |
96,23 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
2020ko herriko bozak Arbonan egin zirenean, Marie-Josèphe Mialocq herriko auzapezak Beñat Arla haren aurkari bakarraren zerrendak lortutako botoak baliogabetzat jo zituen, Zigor Goieaskoetxea zerrendakidearen "espainiar" nazionalitatea zehaztu gabe zegoelako boto paperetan. Arlaren zerrendakoek helegitea jarri zioten erabaki horri, eta urte bateko justizia prozeduraren ondotik Frantziako Estatu Kontseiluak 2020eko bozak bertan behera uztea erabaki zuen 2021eko maiatzean, «bozkaren zintzotasuna faltsutua» izan zelako. Ondorioz, hauteskundeak 2021eko uztailaren 18an errepikatu ziren.[31][32]
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
2020ko emaitza BALIOGABETUAK[33]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Marie-Josèphe Mialocq * |
Independentea |
530 |
100,00 |
19 |
1 |
|
Beñat Arla |
Abertzalea |
0 |
0,00 |
0 |
0 |
|
Erroldatuak |
1 718 |
100 |
|
Abstentzioak |
721 |
41,97 |
Parte-hartzea |
997 |
58,03 |
Zuriak eta baliogabeak |
467 |
46,84 |
Baliodunak |
530 |
53,16 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Arbonako 2021eko herri bozen emaitzak[32]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Marie-Josèphe Mialocq * |
Independentea |
704 |
53,95 |
15 |
1 |
|
Beñat Arla |
Abertzalea |
601 |
46,05 |
4 |
0 |
|
Erroldatuak |
1 718 |
100 |
|
Abstentzioak |
371 |
21,59 |
Parte-hartzea |
1 347 |
78,41 |
Zuriak eta baliogabeak |
42 |
3,12 |
Baliodunak |
1 305 |
96,88 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Arrangoitzeko 2020ko herri bozen emaitzak[34]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Philippe Echeverria * |
DVD |
1119 |
75,96 |
21 |
1 |
|
Stephane Petit |
DVG |
354 |
24,03 |
2 |
0 |
|
Erroldatuak |
2 829 |
100 |
|
Abstentzioak |
1 305 |
46,13 |
Parte-hartzea |
1 524 |
53,87 |
Zuriak eta baliogabeak |
51 |
3,35 |
Baliodunak |
1 473 |
96,65 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Azkaineko 2020ko herri bozen emaitzak[35]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Jean-Louis Fournier * |
DVD |
641 |
29,07 |
830 |
37,15 |
19 |
1 |
|
Benedicte Luberriaga |
DVC |
426 |
19,31 |
473 |
21,17 |
3 |
0 |
|
Gorka Taberna |
Abertzalea |
417 |
18,91 |
543 |
24,30 |
3 |
0 |
|
Pierre Clausell |
Independentea |
388 |
17,59 |
388 |
17,36 |
2 |
0 |
|
Jean-Louis Laduche |
Independentea |
333 |
15,10 |
|
|
|
|
|
Erroldatuak |
3 678 |
100 |
3 678 |
100 |
|
Abstentzioak |
1 432 |
38,93 |
1 374 |
37,36 |
Parte-hartzea |
2 246 |
61,07 |
2 304 |
62,64 |
Zuriak eta baliogabeak |
41 |
1,82 |
70 |
3,04 |
Baliodunak |
2 205 |
98,17 |
2 234 |
96,96 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Baigorriko 2020ko herri bozen emaitzak[36]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Jean-Michel Koskarat * |
Abertzalea |
538 |
100,00 |
15 |
1 |
|
Erroldatuak |
1 325 |
100 |
|
Abstentzioak |
647 |
48,83 |
Parte-hartzea |
678 |
51,17 |
Zuriak eta baliogabeak |
140 |
20,65 |
Baliodunak |
538 |
79,35 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Baionako 2020ko herri bozen emaitzak[37]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Jean Rene Etxegarai * |
DVC |
4 909 |
40,33 |
7 252 |
53,81 |
35 |
17 |
|
Henri Etxeto |
PS-PCF |
3 623 |
29,76 |
6 225 |
46,18 |
10 |
5 |
|
Mathieu Berge |
DVG |
1 364 |
11,20 |
|
Jean Claude Iriart |
Abertzaleak-EELV |
1 597 |
13,12 |
|
|
|
|
|
Pascal Lesellier |
DLF |
679 |
5,57 |
|
|
|
|
|
Erroldatuak |
32 138 |
100 |
32 161 |
100 |
|
Abstentzioak |
19 672 |
61,21 |
18 195 |
56,57 |
Parte-hartzea |
12 466 |
38,79 |
13 966 |
43,43 |
Zuriak eta baliogabeak |
294 |
2,36 |
489 |
3,51 |
Baliodunak |
12 172 |
97,64 |
13 477 |
96,50 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Bardozeko 2020ko herri bozen emaitzak[38]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Maider Behotegi |
Ind. |
614 |
100,00 |
19 |
1 |
|
Erroldatuak |
1 339 |
100 |
|
Abstentzioak |
594 |
44,36 |
Parte-hartzea |
745 |
55,64 |
Zuriak eta baliogabeak |
131 |
17,59 |
Baliodunak |
614 |
82,42 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Basusarriko 2020ko herri bozen emaitzak[39]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Paul Baudry * |
Independentea |
823 |
100,00 |
23 |
1 |
|
Erroldatuak |
2 442 |
100 |
|
Abstentzioak |
1 539 |
63,02 |
Parte-hartzea |
903 |
36,98 |
Zuriak eta baliogabeak |
80 |
8,86 |
Baliodunak |
823 |
91,14 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Bezkoitzeko 2020ko herri bozen emaitzak[40]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Fabienne Ayensa * |
Independentea |
755 |
100,00 |
23 |
1 |
|
Erroldatuak |
2 147 |
100 |
|
Abstentzioak |
1 232 |
57,38 |
Parte-hartzea |
915 |
42,62 |
Zuriak eta baliogabeak |
160 |
17,49 |
Baliodunak |
755 |
82,51 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Bidarteko 2020ko herri bozen emaitzak[41]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Emmanuel Alzuri * |
DVD |
1 540 |
65,72 |
25 |
2 |
|
Michel Lamarque |
Independentea |
402 |
17,15 |
2 |
0 |
|
Isabelle Charritton |
Abertzalea |
401 |
17,11 |
2 |
0 |
|
Erroldatuak |
5 491 |
100 |
|
Abstentzioak |
3 111 |
56,66 |
Parte-hartzea |
2 380 |
43,34 |
Zuriak eta baliogabeak |
37 |
1,56 |
Baliodunak |
2 343 |
98,45 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Bidaxuneko 2020ko herri bozen emaitzak[42]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Jean-François Lasserre |
DVD |
328 |
46,52 |
362 |
52,92 |
12 |
1 |
|
Laurent Lucmaret |
Ind. |
238 |
33,75 |
189 |
27,63 |
2 |
0 |
|
Véronique Robert |
Ind. |
139 |
19,71 |
133 |
19,44 |
1 |
0 |
|
Erroldatuak |
1 058 |
100 |
1 060 |
100 |
|
Abstentzioak |
329 |
31,10 |
352 |
33,21 |
Parte-hartzea |
729 |
68,90 |
708 |
66,79 |
Zuriak eta baliogabeak |
24 |
3,29 |
24 |
3,39 |
Baliodunak |
705 |
96,71 |
684 |
96,61 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Biriatuko 2020ko herri bozen emaitzak[43]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Solange Demarcq-Egiguren |
Abertzalea |
309 |
50,49 |
12 |
1 |
|
Michel Hiriart * |
DVD |
303 |
49,50 |
3 |
0 |
|
Erroldatuak |
889 |
100 |
|
Abstentzioak |
267 |
30,03 |
Parte-hartzea |
622 |
69,97 |
Zuriak eta baliogabeak |
10 |
1,61 |
Baliodunak |
612 |
98,39 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Bokaleko 2020ko herri bozen emaitzak[44]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Francis Gonzalez * |
DVG |
1 057 |
41,09 |
1 359 |
51,03 |
22 |
2 |
|
Dominique Lavigne |
PS-PCF |
828 |
32,19 |
1 304 |
48,96 |
7 |
1 |
|
Marie-Ange Thebaud |
DVG |
687 |
26,71 |
|
Erroldatuak |
5 829 |
100 |
5 823 |
100 |
|
Abstentzioak |
3 179 |
54,54 |
3 094 |
53,13 |
Parte-hartzea |
2 650 |
45,46 |
2 729 |
46,87 |
Zuriak eta baliogabeak |
78 |
2,94 |
66 |
2,42 |
Baliodunak |
2 572 |
97,06 |
2 663 |
97,58 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Donapaleuko 2020ko herri bozen emaitzak[45]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Charles Mazondo |
Ind.+Abertzaleak |
544 |
63,25 |
16 |
1 |
|
Barthelemy Agerre |
DVD |
316 |
36,74 |
3 |
0 |
|
Erroldatuak |
1 191 |
100 |
|
Abstentzioak |
310 |
26,03 |
Parte-hartzea |
881 |
73,97 |
Zuriak eta baliogabeak |
21 |
2,38 |
Baliodunak |
860 |
97,62 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Donibane Garaziko 2020ko herri bozen emaitzak[46]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Laurent Intxauspe |
DVD |
425 |
55,19 |
15 |
1 |
|
Xabi Larre |
Abertzalea |
345 |
44,80 |
4 |
0 |
|
Erroldatuak |
1 070 |
100 |
|
Abstentzioak |
266 |
24,86 |
Parte-hartzea |
804 |
75,14 |
Zuriak eta baliogabeak |
34 |
4,23 |
Baliodunak |
770 |
95,77 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Donibane Lohizuneko 2020ko herri bozen emaitzak[47]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Jean-François Irigoien |
DVD |
2 686 |
50,54 |
25 |
5 |
|
Manuel de Lara |
DVC |
1 267 |
23,84 |
4 |
1 |
|
Paxkal Lafitte |
Abertzalea |
1 228 |
23,10 |
4 |
0 |
|
Jacqueline Uhart |
EXG |
133 |
2,50 |
0 |
0 |
|
Erroldatuak |
11 110 |
100 |
|
Abstentzioak |
5 645 |
50,81 |
Parte-hartzea |
5 465 |
49,19 |
Zuriak eta baliogabeak |
151 |
2,76 |
Baliodunak |
5 314 |
97,24 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Ezpeletako 2020ko herri bozen emaitzak[48]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Jean-Marie Iputcha * |
Independentea |
711 |
64,51 |
16 |
1 |
|
Yannick Jauregi |
Abertzalea |
391 |
35,48 |
3 |
0 |
|
Erroldatuak |
1 725 |
100 |
|
Abstentzioak |
591 |
34,26 |
Parte-hartzea |
1 134 |
65,74 |
Zuriak eta baliogabeak |
32 |
1,82 |
Baliodunak |
1 102 |
97,18 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Getariako 2020ko herri bozen emaitzak[49]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Marie-Pierre Burre-Cassou * |
LR-UDI |
494 |
59,30 |
12 |
1 |
|
Dominique Ferrero |
Ind. |
339 |
40,69 |
3 |
0 |
|
Erroldatuak |
1 289 |
100 |
|
Abstentzioak |
443 |
34,37 |
Parte-hartzea |
846 |
65,63 |
Zuriak eta baliogabeak |
13 |
1,53 |
Baliodunak |
833 |
98,46 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Hazparneko 2020ko herri bozen emaitzak[50]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Isabelle Pargade |
Ind. |
1 805 |
54,56 |
23 |
2 |
|
Beñat Intxauspe * |
DVC |
1 176 |
35,55 |
5 |
1 |
|
Kristian Etcheto |
Abertzalea |
327 |
9,88 |
1 |
0 |
|
Erroldatuak |
5 368 |
100 |
|
Abstentzioak |
2 000 |
37,26 |
Parte-hartzea |
3 368 |
62,74 |
Zuriak eta baliogabeak |
60 |
1,78 |
Baliodunak |
3 308 |
98,22 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Hendaiako 2020ko herri bozen emaitzak[51]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Kotte Ezenarro * |
PS |
1 717 |
41,08 |
2 387 |
55,10 |
26 |
6 |
|
Laetitia Navarron |
Abertzalea |
768 |
18,37 |
|
Laurent Tariol |
PCF |
327 |
7,82 |
|
Pascal Destruhaut |
Independentea |
1 367 |
32,71 |
1 945 |
44,89 |
7 |
1 |
|
Erroldatuak |
9 555 |
100 |
9 554 |
100 |
|
Abstentzioak |
5 254 |
54,99 |
5 060 |
52,96 |
Parte-hartzea |
4 301 |
45,01 |
4 494 |
47,04 |
Zuriak eta baliogabeak |
122 |
2,84 |
162 |
3,61 |
Baliodunak |
4 179 |
97,16 |
4 332 |
96,40 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Hiriburuko 2020ko herri bozen emaitzak[52]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Alain Iriart * |
Abertzalea |
1 436 |
100,00 |
27 |
2 |
|
Erroldatuak |
4 119 |
100 |
|
Abstentzioak |
2 533 |
61,50 |
Parte-hartzea |
1 586 |
38,50 |
Zuriak eta baliogabeak |
150 |
9,46 |
Baliodunak |
1 436 |
90,54 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Itsasuko 2014ko herri bozen emaitzak[53]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Jean-Paul Iturburua |
DVD |
453 |
37,97 |
504 |
41,00 |
4 |
0 |
|
Mikel Hiribarren |
Abertzalea |
410 |
34,36 |
519 |
42,22 |
14 |
1 |
|
Louis Ustarroz |
Independentea |
330 |
27,66 |
206 |
16,76 |
1 |
0 |
|
Erroldatuak |
1 780 |
100 |
1 777 |
100 |
|
Abstentzioak |
563 |
31,63 |
515 |
28,98 |
Parte-hartzea |
1 217 |
68,37 |
1 262 |
71,02 |
Zuriak eta baliogabeak |
24 |
1,98 |
33 |
2,61 |
Baliodunak |
1 193 |
98,03 |
1 229 |
97,39 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Jatsuko 2020ko herri bozen emaitzak[54]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Marc Labeguerie |
Ind. |
403 |
100,00 |
15 |
1 |
|
Erroldatuak |
895 |
100 |
|
Abstentzioak |
440 |
49,16 |
Parte-hartzea |
455 |
50,84 |
Zuriak eta baliogabeak |
52 |
11,43 |
Baliodunak |
403 |
88,57 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Kanboko 2020ko herri bozen emaitzak[55]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Christian Deveze |
DVC |
1 162 |
53,03 |
22 |
2 |
|
Argitxu Hiriart-urruti |
Abertzalea |
1 029 |
46,96 |
7 |
0 |
|
Erroldatuak |
4 759 |
100 |
|
Abstentzioak |
2 485 |
52,22 |
Parte-hartzea |
2 274 |
47,78 |
Zuriak eta baliogabeak |
83 |
3,65 |
Baliodunak |
2 191 |
96,35 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Larresoroko 2020ko herri bozen emaitzak[56]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Laurence Samanos |
Ind. |
686 |
66,60 |
16 |
1 |
|
Philippe Goietxe |
Abertzalea |
344 |
33,39 |
3 |
0 |
|
Erroldatuak |
1 540 |
100 |
|
Abstentzioak |
484 |
31,43 |
Parte-hartzea |
1 056 |
68,57 |
Zuriak eta baliogabeak |
26 |
2,46 |
Baliodunak |
1 030 |
97,54 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Lehuntzeko 2020ko herri bozen emaitzak[57]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
David Hugla |
DVG, Abertzalea |
635 |
64,07 |
16 |
1 |
|
Jean-François Saussé |
Independentea |
356 |
35,92 |
3 |
0 |
|
Erroldatuak |
1 987 |
100 |
|
Abstentzioak |
946 |
47,61 |
Parte-hartzea |
1 041 |
52,39 |
Zuriak eta baliogabeak |
50 |
4,81 |
Baliodunak |
991 |
95,20 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Maule-Lextarreko 2020ko herri bozen emaitzak[58]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Louis Labadot |
PS-PCF-EELV |
615 |
37,61 |
748 |
40,34 |
17 |
1 |
|
Mixel Etxebest * |
DVD |
547 |
33,45 |
709 |
38,24 |
4 |
0 |
|
Beñat Elkegarai |
Abertzalea |
473 |
28,92 |
397 |
21,41 |
2 |
0 |
|
Erroldatuak |
2 310 |
100 |
2 313 |
100 |
|
Abstentzioak |
632 |
27,36 |
410 |
17,73 |
Parte-hartzea |
1 678 |
72,64 |
1 903 |
82,27 |
Zuriak eta baliogabeak |
43 |
2,56 |
49 |
2,58 |
Baliodunak |
1 635 |
97,44 |
1 854 |
97,43 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Miarritzeko 2020ko herri bozen emaitzak[59]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Maider Aroztegi |
LR-UDI |
2 803 |
31,46 |
5 069 |
50,22 |
27 |
9 |
|
Guillaume Barucq |
DVC |
1 445 |
16,22 |
2 654 |
26,29 |
5 |
1 |
|
Brice Morin |
Abertzaleak-EELV |
1 099 |
12,33 |
|
Nathalie Motsch |
DVC |
1 268 |
14,23 |
1 488 |
14,74 |
2 |
1 |
|
Michel Veunac * |
MoDem |
1 088 |
12,21 |
882 |
8,73 |
1 |
0 |
|
Jean-Benoît Saint-Cricq |
DVD |
943 |
10,58 |
|
Karim Guerdane |
DVG |
261 |
2,93 |
|
|
|
|
|
Erroldatuak |
22 559 |
100 |
22 510 |
100 |
|
Abstentzioak |
13 407 |
59,43 |
12 156 |
54,00 |
Parte-hartzea |
9 152 |
40,57 |
10 354 |
46,00 |
Zuriak eta baliogabeak |
245 |
2,68 |
261 |
2,52 |
Baliodunak |
8 907 |
97,32 |
10 093 |
97,48 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Milafrangako 2020ko herri bozen emaitzak[60]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Marc Saint-Esteven |
DVG |
876 |
100,00 |
23 |
1 |
|
Erroldatuak |
2 242 |
100 |
|
Abstentzioak |
1 256 |
56,02 |
Parte-hartzea |
986 |
43,98 |
Zuriak eta baliogabeak |
110 |
11,16 |
Baliodunak |
876 |
88,84 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Mugerreko 2020ko herri bozen emaitzak[61]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Roland Hirigoien * |
DVD |
1 521 |
100,00 |
29 |
2 |
|
Erroldatuak |
4 192 |
100 |
|
Abstentzioak |
2 521 |
60,14 |
Parte-hartzea |
1 671 |
39,86 |
Zuriak eta baliogabeak |
150 |
8,98 |
Baliodunak |
1 521 |
91,02 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Sarako 2020ko herri bozen emaitzak[62]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Battit Laborde |
Independentea |
969 |
73,24 |
20 |
1 |
|
Ellande Alfaro |
Abertzalea |
354 |
26,75 |
3 |
0 |
|
Erroldatuak |
2 080 |
100 |
|
Abstentzioak |
719 |
34,57 |
Parte-hartzea |
1 361 |
65,43 |
Zuriak eta baliogabeak |
38 |
2,79 |
Baliodunak |
1 323 |
97,21 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Senpereko 2020ko herri bozen emaitzak[63]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Pierre-Marie Nousbaum * |
DVD |
1 192 |
42,01 |
1 589 |
48,69 |
7 |
1 |
|
Dominique Idiart |
DVG |
1 171 |
41,27 |
1 674 |
51,30 |
22 |
2 |
|
Jef Bederede |
Abertzalea |
474 |
16,70 |
|
Erroldatuak |
5 113 |
100 |
5 119 |
100 |
|
Abstentzioak |
2 219 |
43,40 |
1 765 |
34,48 |
Parte-hartzea |
2 894 |
56,60 |
3 354 |
65,52 |
Zuriak eta baliogabeak |
57 |
1,97 |
91 |
2,71 |
Baliodunak |
2 837 |
98,03 |
3 263 |
97,29 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Sohütako 2020ko herri bozen emaitzak[64]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Maite Letxauregi |
Ind. |
424 |
100,00 |
15 |
1 |
|
Erroldatuak |
854 |
100 |
|
Abstentzioak |
347 |
40,63 |
Parte-hartzea |
507 |
59,37 |
Zuriak eta baliogabeak |
83 |
16,37 |
Baliodunak |
424 |
83,63 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Urketako 2020ko herri bozen emaitzak[65]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Raymond Darricarrere |
DVD |
465 |
41,59 |
534 |
45,75 |
14 |
1 |
|
Gilles Sallaberry |
Independentea |
328 |
29,33 |
349 |
29,90 |
3 |
0 |
|
Laurent Ianzi |
Independentea |
325 |
29,06 |
284 |
24,33 |
2 |
0 |
|
Erroldatuak |
2 022 |
100 |
2 032 |
100 |
|
Abstentzioak |
847 |
41,89 |
830 |
40,85 |
Parte-hartzea |
1 175 |
58,11 |
1 202 |
59,15 |
Zuriak eta baliogabeak |
57 |
4,85 |
35 |
2,92 |
Baliodunak |
1 118 |
95,15 |
1 167 |
97,09 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Urruñako 2020ko herri bozen emaitzak[66]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Philippe Aramendi |
Abertzaleak-EELV |
1 668 |
40,83 |
2 175 |
45,90 |
25 |
3 |
|
Francis Gavilan |
DVD |
1 217 |
29,79 |
1 324 |
27,94 |
4 |
1 |
|
Sebastien Etxebarne |
Independentea |
1 200 |
29,37 |
1239 |
26,15 |
4 |
0 |
|
Erroldatuak |
7 958 |
100 |
7 952 |
100 |
|
Abstentzioak |
3 743 |
47,03 |
3 107 |
39,07 |
Parte-hartzea |
4 215 |
52,97 |
4 845 |
60,93 |
Zuriak eta baliogabeak |
130 |
3,08 |
107 |
2,21 |
Baliodunak |
4 085 |
96,92 |
4 738 |
97,79 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Uztaritzeko 2020ko herri bozen emaitzak[67]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Bruno Carrere * |
Abertzalea |
1 309 |
45,23 |
1 399 |
51,20 |
22 |
2 |
|
Jean-Claude Saint-Jean |
Independentea |
649 |
22,42 |
632 |
23,13 |
3 |
0 |
|
Bruno Jean Marie Cendres |
DVG |
570 |
19,69 |
701 |
25,65 |
4 |
1 |
|
Dominique Lesbats |
DVC |
366 |
12,64 |
|
|
|
|
|
Erroldatuak |
5 205 |
100 |
5 209 |
100 |
|
Abstentzioak |
2 228 |
42,80 |
2 402 |
46,11 |
Parte-hartzea |
2 977 |
57,20 |
2 807 |
53,89 |
Zuriak eta baliogabeak |
83 |
2,79 |
75 |
2,67 |
Baliodunak |
2 894 |
97,21 |
2 732 |
97,33 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Ziburuko 2020ko herri bozen emaitzak[68]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Bigarren itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Eneko Aldana-Douat |
Abertzaleak-EELV-PS |
1 340 |
44,66 |
1 904 |
57,12 |
24 |
2 |
|
Isabelle Dubarbier-Gorostidi |
DVD |
515 |
17,16 |
704 |
21,12 |
3 |
0 |
|
Henri Hirigoienberri |
DVD |
408 |
13,60 |
381 |
11,43 |
1 |
0 |
|
Joseph Aranburu |
Independentea |
369 |
12,30 |
|
|
|
|
|
Dominique Duguet |
DVC |
368 |
12,26 |
344 |
10,32 |
1 |
0 |
|
Erroldatuak |
5 881 |
100 |
5 874 |
100 |
|
Abstentzioak |
2 790 |
47,44 |
2 438 |
41,50 |
Parte-hartzea |
3 091 |
52,56 |
3 436 |
58,50 |
Zuriak eta baliogabeak |
91 |
2,94 |
103 |
2,99 |
Baliodunak |
3 000 |
97,06 |
3 333 |
97,00 |
Itxi
Informazio gehiago Zerrendaburua, Zerrenda ...
Zuraideko 2020ko herri bozen emaitzak[69]
Zerrendaburua |
Zerrenda |
Lehen itzulia |
Eserlekuak |
Bozak |
% |
HK |
EHE |
|
Thierry Sansberro * |
Ind. |
355 |
100,00 |
15 |
1 |
|
Erroldatuak |
1 066 |
100 |
|
Abstentzioak |
559 |
52,44 |
Parte-hartzea |
507 |
47,56 |
Zuriak eta baliogabeak |
152 |
29,98 |
Baliodunak |
355 |
70,02 |
* Aurreko auzapezaren zerrenda |
Itxi