2017ko Manchesterreko atentatua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Manchester Arenako atentatua, 2017ko maiatzaren 22an, Erresuma Batuko Manchester hirian dagoen Manchester Arena pabilioiaren kanpoaldean jazotako eraso terrorista bat izan zen[1]. Leherketa gaueko 22:33 aldera jazo zen, Ariana Grande estatubatuar abeslariaren kontzertuaren amairealdera. 23 hildako eta 120tik gora zauritu eragin zituen, horietako asko pabilioiko aldageletatik ateratzen ari ziren ikusleak. Kontzertura 18.000 lagun inguru bertaratuak zeuden, horietako asko haurrak eta nerabeak, abeslariaren zaletu nagusiak gazte jendea baitze, eta horietako asko beren gurasoak lagundurik.
Manchester Arenaren kanpoaldea 2010ean. | |
Datuak | |
---|---|
Data | 2017ko maiatzaren 22a |
Ordua | 22:30 p.m. |
Lekua | Manchester Arenaren kanpoaldea, Manchester, Erresuma Batua 53°29′10″N 2°14′23″W |
Eraso mota | Bonba eraso suizida |
Hildakoak | 23 (erasotzailea barne) |
Zaurituak | 120tik gora |
Egilea | Salman Ramadan Abedi |
Erasotzaile gisa Salman Ramadan Abedi 22 urtetako libiar jatorriko britainiar gaztea identifikatu zuten. Hurrengo egunean, Estatu Islamikoak bideo batean atentatuaren ardura aldarrikatu zuen[2]
2005eko uztailaren 7ko Londresko atentatuez geroztik Erresuma Batuan jazotako atentatu hilgarriena izan zen, Manchesterri dagokionez, Behin-behineko IRAk burututako 1996ko Manchesterreko atentatuaz geroztik hirian jazotako lehena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.