![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/64/Mina_San_Jos%25C3%25A9_de_Copiap%25C3%25B3_en_2010.jpg/640px-Mina_San_Jos%25C3%25A9_de_Copiap%25C3%25B3_en_2010.jpg&w=640&q=50)
2010eko San José meatzeko istripua
From Wikipedia, the free encyclopedia
San José meatzeko istripua 2010eko abuztuaren 5ean Txileko Copiapó hiritik 30 kilometro ipar-mendebaldera kokatuta dagoen San José meatzean jazotako lur jausia izan zen, honen ondorioz 33 meatzari 700 metroko sakoneran 70 egunez harrapaturik gelditu zirelarik. Meatze honen jabea San Esteban konpainia zen.[1]
2010eko San José meatzeko istripua | |
---|---|
![]() | |
Mota | mining accident (en) ![]() |
Denbora-tarte | 2010eko abuztuaren 5a - 2010eko urriaren 13a |
Data | 2010eko abuztuaren 5a |
Kokaleku | Atacamako basamortua |
Herrialdea | Txile |
Kausa | Luizi |
Sakonera bertikal | 688 m |
Pertsona hilak | 0 |
Bizirik irten direnen kopurua | 33 |
Erreskate lanak istripua gertatu eta egun berean hasi ziren Miguel Fortt Zanoni izeneko meatze ingeniariaren kargu, erreskate talde batzuk aireztatze tximinia batzuetatik sartzeko proposamena bideratuz. Abuztuaren 7an, beste istripu bat gertatu eta makineria pisutsua erabili behar izan zuten lanekin jarraitu ahal izateko.
17 egun geroago, meatzariak bizirik aurkitu zituzten eta, arrakastarik gabeko zulatzez beteriko 33 egunen ondoren, makineria arazoak zirela-eta, plan B-a jarraituz 623 metroko sakonerako zulaketa lortu zuten. Zenbait lanen ondoren, 56 metroko zulaketa lortu eta urriaren 11an, Laurence Golborne meatzaritzako ministroak, urriaren 13an hasiko zirela erreskateak esan zuen, 00:00etan hain zuzen ere. Erreskateek 48 orduko iraupena izango luketela adierazi zuen, gutxi gorabehera. 00:10etan lehen meatzaria ekarri zuten eta, bata bestearen atzetik, ateratzen joan ziren gainontzekoak, meatzari bat orduko.
Erreskateak 10-20 milioi dolarreko kostua izan zuen eta bi heren esku pribatuen donazioei esker finantzatu zuten batez ere. Orain arte izandako erreskaterik arrakastatsuena izan zen eta 1.000 eta 1.300 milioi ikuslek jarraitu zuten telebistatik (Michael Jacksonen hiletak eta Apolo 11ren misioak baino 400 milioi ikusle gehiagorekin). Gainera, 2010eko otsailaren 27ko lurrikarak baino eragin handiagoa izan zuen txiletarrengan.
Erreskatearen ondoren, istripuaren ikerketa bat gin zen, 2013an ardurarik gabe itxi zena.