From Wikipedia, the free encyclopedia
1957ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 40. edizioa izan zen. 1957ko maiatzak 18 eta ekainak 9 artean ospatu zen, 3926ko ibilbidea eginez 21 etapatan, garaileak batez beste 37,488 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Milanen hasi eta amaitu zen.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 40. Italiako Giroa | ||
Txapelketa | 1957 Challenge Desgrange-Colombo | ||
Etapak | 22 | ||
Datak | maiatzak 18 – 1957.eko ekainak 9 | ||
Luzera | 3.926,7 km | ||
Herrialdea | Italia Suitza | ||
Irteera-lekua | Milan | ||
Helduera-lekua | Milan | ||
Bataz besteko abiadura | 37,485 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Gastone Nencini | ||
Txapeldunordea | Louison Bobet | ||
Hirugarrena | Ercole Baldini | ||
Eskalatzailerik onena | Raphaël Géminiani (Saint-Raphaël-R. Geminiani-Dunlop) | ||
Talderik onena | Legnano | ||
◀1956 | 1958▶ | ||
Dokumentazioa |
119 txirrindularik hasi eta 79k amaitu zuten proba.
Italiako Giroaren edizio honek, elkarren arerio amorratuak ziren Louison Bobet, 1953 eta 1955 artean Frantziako Tourraren irabazlea izan zena, eta 1956ko Italiako Giroaren irabazlea izan zen Charly Gaulen arteko norgehiagoka sortu zuen. Itzuliko etapa erabakigarria 18.a izan zen. Etaparen hasieran, Gaul zen itzuliko liderra, Bobetekiko minutu bat baino gehixeagoko abantailarekin. 100. kilometro inguruan, luxenburgotarra geratu egin zen pixa egiteko, egoera hau, Bobetek, bere taldeari erritmoa bizitzeko esateko probestu zuelarik. Gertaera honen ondorioz Gaulek Monsieur Pipi ezizena jaso zuen. Emaitzak berehala iritsi ziren, eta Gaul laster egon zen Bobeten taldetik distantzia handira. Monte Bondoneren igoeraren hasieran, Gaul Bobeten taldeagandik lau minutu baino gehiagora zegoen, distantzia hori, igoera amaieran bikoitza baino gehiago izango zelarik. Maglia arrosa Gastone Nencinirentzat izan zen, Bobeti hemeretzi segundo baino ateratzen ez zizkiona, frantziarrak hurrengo egunean maglia arrosa lortzeko saiakera egin zuelarik, mendiko azken etapa zena.
Hurrengo egunean, Passo di Rolleko igoeran, eguneko hiru mendateetako bigarrena zena, Nencinik zulatu bat jasan zuen, Bobetek italiarra atzean uzteko probestu zuena. Raphaël Geminianiren laguntzarekin, Nencinik galdutako denbora berreskuratu ahal izan zuen, baina, beste behin, zulatu bat izan zuen. Kemenez, Nencinik berriz harrapatu zuen Bobet, baina, zoritxarrez, italiarrak beste zulatu bat izan zuen (hirugarrena hamar kilometrotan), behin betiko frantziarragandik atzeratuta utzi zuena, jada Giroko garaipena bertan ikusten zuena. Alabaina, Bobetek ere zulatu bat izan zuen San Martino di Castrozzan, azken mendatearen aurretik, Passo Brocon. Gaul Nencinirekin aliatu zen, nor Bobeten gurpileraino eraman zuen, Giroa irabazaraziz, eta hala, frantziarraz mendekatuz.
Miguel Poblet espainiarra eta Rik Van Steenbergen belgikarraren arteko esprinterren lehia ere nabarmentzekoa da. Pobletek 4 etapa garaipen lortu zituen, eta 2. beste horrenbeste aldiz izan zen, eta Van Steenbergenek 5 etapa garaipen lortu zituen eta 2 aldiz izan zen bigarren. Era berean, Pobletek itzulian lortu zuen 6. postua ere nabarmen daiteke, ordura arte, espainiar batek Giroan lortu zuen emaitzarik hoberena.
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.