From Wikipedia, the free encyclopedia
1933ko Aberri Eguna 1933ko apirilaren 16an Donostian egin zen Aberri Eguna da, Eusko Alderdi Jeltzaleak antolatutako bigarren Aberri Eguna. Hauteskundeak egin baino astebete lehenago egin zen, "Euskadi-Europa" goiburuarekin. Hitzaldi nagusia Atotxako futbol zelaian izan zen. Hizlari izan ziren Hernandorena, Telesforo Monzon eta gerora Eusko Jaurlaritza lehen lehendakaria izango zen Jose Antonio Agirre euskal herritar politikariak; Kataluniako Batasun Demokratikoa alderdiko lehendakari eta diputatu Manuel Carrasco Formiguera; Alderdi Galegistako Ramón Otero; eta Europako Nazionalitateen Kongresuko presidenteorde eta idazkari nagusi Ewald Ammende.[1]
1933ko Aberri Eguna | |
---|---|
Mota | political event (en) |
Honen parte da | Aberri Eguna |
Data | 1933ko apirilaren 16a |
← 1932
| |
Kokaleku | Donostia |
Antolatzailea | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Esatari | Telesforo Monzon, Jose Antonio Agirre, Manuel Carrasco i Formiguera, Ramón Otero Pedrayo eta Ewald Ammende |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.