From Wikipedia, the free encyclopedia
1900eko Udako Olinpiar Jokoak, Parisen 1900eko maiatzaren 14tik urriaren 28ra jokatu ziren kirol anitzeko udako proba bat izan ziren, 1900eko Erakusketa Unibertsalaren barnean. 24 herrialdetako 997 atleta izan ziren bertan, 95 kirol probatan parte hartuz 19 kiroletan[1].
Parte hartu zuten 24 herrialdetik 21ek lortu zituzten dominak, eta talde mistoak, hau da, herrialde bat baino gehiagoko atletak biltzen zituen taldeak, beste 19 domina irabazi zituen. Frantziak parte hartu zuten kirolaren %72 eskaini zituen, hau da, 720; hala ere, Ameriketako Estatu Batuek atletismoan garaipen ugari lortu zituzten. Frantziaren ostean urre gehien irabazi zuen taldea izan zen (19), zilarrezko 14 eta brontzezko 15 lortuta, 75 kirolarirekin[1].
Hasierako Olinpiar Jokoetan, hainbat kiroletan herrialde bat baino gehiagoko taldeak zeuden[2]. Erretroaktiboki, NOBek "Talde mistoa" sortu zuen (ZZX herrialde kodearekin) atleta talde hauek izendatzeko. Atleta hauek dominak irabazi zituzten atletismoan, cricketean, futbolean, poloan, arraunketan, errugbian, belan, tenisean, sokatiran eta waterpoloan.
1900eko Udako Olinpiar Jokoak bakarrak izan ziren Olinpiar Joko guztien artean domina laukizuzenak ematen, Frédérique Vernonen diseinu batekin[3]. Lehenengo geratu ziren batzuek zilar urreztatuzko domina izan zituzten, bigarrengoen zilarrezkoak eta, hirugarrenek, brontzezkoak. Hala ere, ez zegoen domina nahikorik guztientzat, eta kirol batzuetan kopak edo bestelako garaikurrak eman ziren dominen ordez. NOBek, modu erretroaktiboan, urrea, zilarra eta brontze eman die proba bakoitzeko lehenengo hiru atletei, gaur egungo ohiturari jarraituz[4].
██ Antolatzailea (Frantzia) ██ Lehen domina
Pos. | Herrialdea | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Frantzia (FRA)[lower-alpha 1] | 27 | 38 | 37 | 102 |
2 | Ameriketako Estatu Batuak (USA)[lower-alpha 1] | 19 | 14 | 15 | 48 |
3 | Britainia Handia (GBR)[lower-alpha 1] | 15 | 8 | 9 | 32 |
4 | Talde mistoa (ZZX) | 8 | 5 | 6 | 19 |
5 | Belgika (BEL) | 6 | 7 | 4 | 17 |
6 | Suitza (SUI) | 6 | 2 | 1 | 9 |
7 | Alemania (GER) | 4 | 3 | 2 | 9 |
8 | Italia (ITA) | 3 | 2 | 0 | 5 |
9 | Australia (AUS)[lower-alpha 1] | 2 | 0 | 3 | 5 |
10 | Danimarka (DEN)[lower-alpha 1] | 1 | 3 | 2 | 6 |
11 | Hungaria (HUN) | 1 | 2 | 2 | 5 |
12 | Kuba (CUB) | 1 | 1 | 0 | 2 |
13 | Kanada (CAN) | 1 | 0 | 1 | 2 |
14 | Espainia (ESP) | 1 | 0 | 0 | 1 |
Luxenburgo (LUX) | 1 | 0 | 0 | 1 | |
16 | Austria (AUT) | 0 | 3 | 3 | 6 |
17 | Norvegia (NOR) | 0 | 2 | 3 | 5 |
Herbehereak (NED)[lower-alpha 1] | 0 | 2 | 3 | 5 | |
19 | India (IND) | 0 | 2 | 0 | 2 |
20 | Bohemia (BOH)[lower-alpha 1] | 0 | 1 | 1 | 2 |
21 | Suedia (SWE)[lower-alpha 1] | 0 | 0 | 1 | 1 |
Guztira (21 herrialde) | 96 | 95 | 93 | 284 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.