Datu azkarrak Kronologia, Mendeak ...
Itxi
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Euskal Herria
- Urria erdialdean Nafar erresumaren lehen kontraerasoa.
- Maiatzaren 28a – Gaztelako Fernando II.ak, Burgostik idatzi zien Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ahaide Nagusiei, Nafarroako Erresumaren aurka abiatzear zen gudan beren laguntza eskatuz.
- Ekainaren 12a – Gaztelako armada Nafarroari eraso egiteko prestatzen ari zela, armada nafarreko Petri mariskalak eta Mauleko Ladron beaumontarrak kontaktuak hasi zituzten, inbasioa ekiditen saiatzeko. Alferrik, ordea, Gaztelako erregearen asmoak irmoak baitziren.
- Uztailaren 21a –
- Uztailaren 22a – Gaztelako ejerzitoak Uharte Arakil hartu zuen mendean.
- Uztailaren 25a – Iruñeko alkateak eta hainbat zinegotzik hiria Albako Dukeari entregatu zioten, obeditu ezean gaztelarrek hiria suntsituko zutela mehatxu egin ostean. Gaztelako tropak hiribildura sartu ziren.
- Abuztuaren 30a – Cristóbal Villalba militar gaztelarrak sarraskia egin zuen obeditzen ez zuten nafarren aurka, Nafarroako Erresumaren konkistan.
- Irailaren 9a – Tutera Gaztelako Armadaren aitzinean errenditu zen.
- Irailaren 10a – Nafarroa Beherea inbaditu zuen Gaztelako armadak. Nafarroa Garaia ia osorik menderatuta, bereziki krudelak izan ziren Behe Nafarroan.
- Irailaren 24a – Donibane Garaziko gaztelua setiatzen ziharduen gaztelarren soldadu unitate bat matxinatu egin zen euren aginte militarraren aurka.
- Urriaren 21a – Monjolose herri baxenafarra erre zuten Albako Dukearen aginduetara zeuden soldadu gaztelarrek. Herritarrak etxeetatik aterarazi eta Donibane Garazira bidali zituzten, herria errautsetan utziz.
- Azaroaren 5a – Iruñeko murruen kanpoaldean borroka hasi zen Nafarroako armadaren eta okupatzaile gaztelarraren artean.
- Azaroaren 18a – Petri Rada nafarra torturatuta hil zuten gaztelarrek, konkista garaian. Nafarroako errege-erreginen alde Murillo el Frutoko altxamenduaren buru izana zen De Rada.
- Azaroaren 27a – Iruñeko murruen aurkako bigarren erasoa abiatu zuen Nafarroako armadak, barnean gaztelarrak gotortuta zirela.
- Abenduaren 7a – Gaztelaren aldeko Gipuzkoako bandokide talde batek, Nafarroako beaumontarren talde batekin batera, Nafar legitimisten armadari eraso egin zion Belaten.