atzizki toponimikoa, Euskal Herriko Mendebaldean eta Errioxa Garaian ohikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
-uri eta bere aldaera -uli (ohikoagoa gaztelerazko formetan) euskarazko toponimian ohikoa den amaiera atzizki bat da, batez ere Mendebaldean, eta Euskal Herritik kanpo ere, Errioxa Garaian[1].
Etimologikoki uri/hiri terminoarekin azaldu izan da nahiko erraz, eta atzizkiak aurretik duen osagarria gehienetan izena dela ikusi dute adituek: esate baterako Zihuri (Errioxan, gazteleraz orain Cihuri historiko Zufihuri gisara dokumentatua) zubi + uri eran azaltzen da, eta Atauri (Ate + uri, kasu honetan zintzur bat da herrira doan ate delakoa, sarbide bat mendi artean). Lehen osagarri hori beste toki izen bat ere izan daiteke: Ollauri Errioxan Oja ibaiaren izenarekin lotu da[2].
Azken adibide hauek Errioxakoak dira, non atzizkia nahiko hedatua dagoen euskal jatorriko beste toponimo askoren artean.
Atzizkia Resurrección Maria Azkuek erabili zuen 1903an, proposatu zitzaiolarik Getxon auzo eraiki berri bat izendatzeko, Neguri aukeratu zuenean. Geroago, txantxetan, Gabriel Arestik komentatu izan zuen Azkue beraren bigarren deitura egokiagoa izango zela auzo hartarako, Aberasturi baitzen abizen hori[3].
20. mendeko azken laurdenean, euskararen normalizazio ahaleginekin bat, -uri erako forma batzuk asmatu ziren erdarazkoen parekide gisa, hala nola Laniuri Araban eta Uxanuri Nafarroan, baina Euskaltzaindiak zuzendu egin ditu ondoren forma horiek (Nuvilla eta Genevilla herriak dira adibide gisa aipatuak)[4][5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.