From Wikipedia, the free encyclopedia
-enko atzizki antroponimikoa duten abizenak ukrainarren artean abizen ohikoenetakoak dira. Ukrainar abizenen formakuntzan -enko atzizkia da eratorpen modu usuenetako bat, baina ez bakarra; -iuk edo -txuk amaierak ere ohikoakm baitira, ekialderago ohikoan.
16. mendeko dokumentuetan -enko erako patronimikoak Podolian kokatzen ziren batez ere, noizean behin Kiev eta Zhytomyr eskualdeetan ere bai.
17. mendean, -enko formazioak dagoeneko Ukraina ekialdeko lurraldean antroponimiko ohikoena ziren . 1649ko Zboriveko Itunaren ondoren egindako kosakoen erregistroetan, -enko abizenek abantaila kuantitatibo absolutua dute beste guztien aldean. Stepan Bevzenkoren kalkuluen arabera, Kiev erregimentuaren erregistroan -enko izenak %60 dira.
Ukrainako beste abizen atzizki batzuk bezala, patronimikoa adierazten du ohikoan -enko amaierak, jatorrian bederen. Hau da, noren seme edo alaba; hala nola, Ivanenko, Ivanen seme edo Pavlenko, Pavlo edo Pauloren seme. Ez bakarrik aitatasun patronimikoa adierazteko, gainera, emakume izenetan jatorria dutenak egon badaude eta: Odartxenko, Odarka emakume izenetik eratorria, adibidez[1].
Goitizen, lanbide eta abarren ondorengoak adieraz dezakete halaber -enko deitura hauek. Esate baterako:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.