![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/da/Eric_Tabarly_en_1975.jpg/640px-Eric_Tabarly_en_1975.jpg&w=640&q=50)
Éric Tabarly
From Wikipedia, the free encyclopedia
Éric Tabarly (Nantes, 1931ko uztailaren 24a - 1998ko ekainaren 12an Irlandako itsasoan desagertua) Bretainiako itsasgizona izan zen.
Éric Tabarly | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Éric Marcel Guy Tabarly |
Jaiotza | Nantes, 1931ko uztailaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Irlandako itsasoa, 1998ko ekainaren 12a (66 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: itotzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jacqueline Tabarly (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École Navale (en) ![]() Q2974825 ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Officer of the French Navy (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Académie de Marine (en) ![]() |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Frantziako Itsas Armada |
Gradua | capitaine de vaisseau (en) ![]() |
Parte hartutako gatazkak | Indotxinako Gerra |
![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Itsas Eskolan ingeniari ikasketak egin zituen eta teniente izan zen itsas armadan (1966). 1964-1971 urteen bitartean Gazteria eta Kirolen ministro izan zen. 1982an fragatako kapitain izendatu zuten, 1988an itsasontziko kapitain eta 1990ean Itsas Akademian sartu zen. Hainbat bidaia egin zituen Pen Duick ontziarekin; horien artean aipagarria da Plymouth-Newport bidea, hogeita zazpi egunetan bakar-bakarrik egin zuena. 1976an bide hori bera hogeita hiru egunetan egin zuen. Ozeano Barea zeharkatzeko bidaian txapeldun izan zen 1969an, eta Los Angeles-Tahiti bidaian ere garaile izan zen 1972an. Munduko birako lehiaketan parte hartu zuen 1974an. 1968an trimaran bat eraiki zuen: Pen Duick IV. 1980an abiadura-errekorra eskuratu zuen, hamar egun eta hamalau minututan zeharkatu baitzuen Atlantikoa. Itsasoan egin zituen bidaietan oinarrituta hainbat lan idatzi zituen: Victoire en solitaire (1964, Bakarkako garaipena), De Pen Duick en Pen Duick (1970), Du Tour du monde à la Transat (1976, Munduko biratik Transtera), Histoire d´un record ou l´Atlantique en 10 jours (1981, Errekor baten historia edo Atlantikoa 10 egunetan) eta Pen Duick (1990).