Txikipedia:Martin Lutero
From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin Lutero apaiza eta jakintsu aleman bat izan zen, 1517an Erreforma izenez ezagutzen den mugimendu erlijiosoari hasiera eman ziona. Mugimendu horrek, hasieran, Erromatar Eliza Katolikoa aldatzea edo berritzea bilatzen zuen. Ez zuen lortu, ordea, eta horrek oso eragin garrantzitsua izan zuen kristautasunaren barruan: Eliza Katolikoarekin ados ez zeudenek kristautasunaren adar berri bat sortu zuten, erlijio protestante edo luteranismo izenez ezagutzen dena, Luteroren ikasbideetan onarritua.