Pascal Rambert
Zuzendari, koreografo eta idazle frantsesa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Pascal Rambert (Niza, 1962ko uztailaren 1a) antzerkigile, eszena-zuzendari, antzerki-zuzendari eta koreografo frantsesa da. 2016an Frantses Akademiaren Antzerki Saria jaso zuen bere obra osoagatik.
Pascal Rambert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1962ko uztailaren 1a (61 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria, film-zuzendaria, antzerkigilea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
Maitasunaren itxiera bere antzezlanaren euskarazko bertsioa ere zuzendu zuen, Arriaga Antzokiak 2021ko apirilean ekoitzi zuenean Miren Gaztanaga eta Eneko Sagardoi aktoreekin. Zuzendari laguntzaileak izan ziren Lucia Astigarraga eta Nagore Navarro. Testua, eszenografia, argiak eta jantziak ere izan ziren Ramberten ardura. Testuak bi bakarrizketa ditu, eta bi pertsonaien arteko haustura erromantiko lazgarria aztertzen du.[1] Argudioak, kexak, gaitzespenak, mina, amorrua eta maitasuna azaltzen dira, pasioz eta erraietatik adierazten den hizkuntza zehatz, kirurgiko eta uholdezko baten bidez.[2]