Maitasunaren itxiera
Pascal Rambert-en antzezlana / From Wikipedia, the free encyclopedia
Maitasunaren itxiera (jatorrizkoa frantsesez: Clôture de l'amour) Pascal Rambert zuzendari frantsesaren ikuskizun dramatikoa da, 2011n sortua. Stanisla Nordey eta Audrey Bonnet komedianteekin idatzi zuen, eta 2011ko Avignongo jaialdian izan zen lehen emanaldia.[1] Testua urte berean argitaratu zuen Les Solitaires intempestifs argitaletxeak.[2]
Maitasunaren itxiera | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Pascal Rambert |
Sorrera-urtea | 2011 |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa, errusiera, alemana, japoniera, gaztelania, Kroaziera, euskara eta Thailandiera |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pascal Rambert |
Euskarazko bertsioa Arriaga Antzokiak ekoitzi zuen 2021ko apirilean. Miren Gaztanaga eta Eneko Sagardoi aktoreekin Pascal Rambert-en beraren zuzendaritzapean.[3] Zuzendari laguntzaileak izan ziren Lucia Astigarraga eta Nagore Navarro. Testua, eszenografia, argiak eta jantziak ere izan ziren Ramberten ardura.[4][3]
Maitasunaren itxiera antzezlana, Audrey Bonnet eta Stanisla Nordeyrekin 2011ko Avignongo Jaialdian eszenaratua, mundu mailako arrakasta izan zen. Testuak, 2012an, Frantziako Kritikaren Sindikatuaren Saria eta Antzerkiaren Zentro Nazionaleko frantsesezko Antzezlan-Sorkuntza Onenaren Sari Nagusia jaso zituen. 2013an, Pascal Rambertek autorearen saria jaso zuen Antzerki-Palmaresean. 2017rako, Maitasunaren amaiera 170etik gora aldiz errepresentatuta zegoen, 23 hizkuntzatara itzulita eta 10 hizkuntzatara moldatuta: errusieraz Moskuko Arte Antzokian, ingelesez New Yorken, kroazieraz Zagreben, italieraz Modenan, Erroman eta Milango Piccolo Teatroan, japonieraz Shizuokan, Osakan eta Yokohaman, alemanez Beryn Borg-en eta Thalian.