Donibane Garazitik Orreagara (Donejakue bidea)
Donejakue bidearen etapa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Frantses Bidea, Donibane Garazin zein Orreagan hasten dela esan daiteke, eta Donejakue bide guztietatik ezagunena eta jendetsuena da, beste bideekiko alde handiarekin. Europako barnealdetik datozen lau erromesbide historiko nagusietatik hiruk horra jotzen dute, eta Donibane Garazitik kilometro gutxira dagoen Ostabat herri txikian elkartzen dira.[1]
Datu azkarrak Geografia, Abiapuntua ...
Donibane Garazitik Orreagara | |
---|---|
Nafar bidea | |
Geografia | |
Abiapuntua | Donibane Garazi |
Helmuga | Orreaga |
Luzera | 23,4 km |
Punturik altuena | Lepoeder (1.429 m) |
Itxi
Konpostelako Erromesaren Bulegoaren estatistiken arabera, 2019an Bulegoan erromesaldiaren egiaztagiria aurkeztu eta “La Compostela” diploma jasotzera 347.578 erromes agertu ziren, % 51 emakumeak eta % 49 gizonak. Horietatik, 189.937 pertsona iritsi ziren Frantses Bidetik, hau da, % 54,6a. Donibane Garazin 33.198 erromes hasi ziren, guztizkoaren % 9,55, eta Orreagan berriz 4.920 erromes, %1,42.[2]