Orreaga
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Orreaga[3][lower-alpha 1] (Aurizko hizkeraz: Orriaga)[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 47,0 kilometrora. Altuera 894 eta 1567 metro artekoa da, eta 15,10 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 19 biztanle zituen.
Orreaga | ||||
---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Herria eta Ibañeta mendatea, hegoaldetik ikusitak | ||||
| ||||
Kokapena | ||||
Herrialdea | Euskal Herria | |||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | |||
Merindadea | Zangoza | |||
Eskualdea | Pirinioak | |||
Administrazioa | ||||
Estatua | Espainia | |||
Erkidegoa | Nafarroa | |||
Barrutia | Agoitz | |||
Mankomunitatea | Bidausi | |||
Izen ofiziala | Orreaga / Roncesvalles | |||
Alkatea (1979-2023) | Luis Etxeberria Etxabarren (independenteak) | |||
Posta kodea | 31650 | |||
INE kodea | 31211 | |||
Herritarra | orreagatar, orriagatar | |||
Geografia | ||||
Koordenatuak | 43°00′50″N 1°18′17″W | |||
Azalera | 15,1 km² | |||
Garaiera | 894-1567 metro | |||
Distantzia | 47,0 km (Iruñetik) | |||
Demografia | ||||
Biztanleria | 19 (2023: 0) | |||
Dentsitatea | 1,26 biztanle/km² | |||
Zahartzea[1] | % 38,46 | |||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | |||
Ekonomia | ||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | |||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | |||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | |||
Euskara | ||||
Eremua | eremu euskalduna | |||
Euskaldunak[1][2] | % 15,70 (2018: %-9,3) | |||
Datu gehigarriak | ||||
Sorrera | 1127. urtean | |||
Webgunea | www.roncesvalles.es |
Iberiar Penintsulako Donejakue Bidearen abiapuntua, Iruñearen ondoren UNESCOk Gizateriaren Ondare gisa katalogatutako elementu gehien dituen Nafarroako bigarren monumentu-multzoa da, guztiak ere Donejakue Bideari lotutako ondasunen barruan sartuta. Bertako kolegiata, zalantzarik gabe Nafarroako garrantzitsuena eta Iberiar Penintsulako garrantzitsuenetako bat, ondare zabala du, besteak beste, Nafarroako armarriaren kateak edo esmeralda.
Auritzena zen administratiboki bere sorreratik 1127n 1274ra, udalerri independente batean sortu zenetik. Bertako biztanleak orreagatarrak (Aurizko hizkeraz: orriagatarrak) dira.
Donibanetik | Donejakue bidea Nafar bidea |
Donejakuera | |||||
Ibañeta (1,6 km) |
Orreaga | Auritz (2,8 km) | |||||