Afganistan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Afganistan (paxtuneraz: افغانستان, Afġānestān) Hegoaldeko Asia eta Erdialdeko Asiaren bidegurutzean dagoen estatu itsasgabe menditsu bat da. Pakistanekin egiten du muga ekialdean eta hegoaldean, Iranekin mendebaldean, Turkmenistanekin, Uzbekistanekin eta Tajikistanekin iparraldean eta Txinarekin ipar-ekialdean. 652.864 kilometro koadrorekin, batez ere ingurune menditsua da, lautadekin iparraldean eta hego-mendebaldean. Kabul da hiriburua eta hiririk handiena, 4.600.000 pertsona ingururekin. Herrialdeko etnia nagusia paxtunak dira, baina badaude ere tajikak, hazarak eta uzbekoak.
Afganistango Estatu Islamiarra | |||
---|---|---|---|
darieraz: افغانستان paxtuneraz: افغانستان | |||
Ereserkia: This Is the Home of the Brave (en) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua eta hiri handiena | Kabul 34°31′58″N 69°9′57″E | ||
Azalera | 652.225 (41.) Ura %0 | ||
Punturik altuena | Noshaq (7.492 m) | ||
Punturik sakonena | Amu Daria (258 m) | ||
Kontinentea | Asia | ||
Mugakideak | Pakistan, Iran, Turkmenistan, Uzbekistan, Tajikistan eta Txinako Herri Errepublika | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Gatazkan: Afganistango Errepublika Islamikoa Afganistango Emirerri Islamikoa | ||
Sinestunen Printzea | Haibatullah Akhundzada (De facto) | ||
Epai autoritatea | Afghan Supreme Court (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 37.466.414 (2021) (48.) 822.599 (2020) | ||
Dentsitatea | 57,44 bizt/km² (150.) | ||
Talde etnikoak | |||
Hizkuntza ofizialak | |||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Erlijioa | islam | ||
Ezkontzeko adina | gizonezko: 18 emakumezko: 16 | ||
Emankortasun-tasa | 4,843 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 2.941.796 (2015) | ||
Alfabetizazioa | % 43 (2018) | ||
Bizi-itxaropena | 63,673 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 27,8 (2008) | ||
Giza garapen indizea | 0,478 (2021) | ||
Ekonomia | |||
Moneta | Afgani (Afs) | ||
BPG nominala | 20.815.300.220,043 $ (2017) 1.346.278.012,3576 (2016) | ||
BPG per capita | 550 $ (2017) 1 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 70.220.345.963 nazioarteko dolar (2017) 3.098.817.953 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 1.976,363 nazioarteko dolar (2017) 39,571 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 2 % (2016) | ||
Erreserbak | 8.097.280.955 $ (2017) 815.370.564 (2016) | ||
Inflazioa | 4,6 % (2016) 3,5 (2015) | ||
Historia | |||
1709 | Hotaki Inperioa | ||
1747 | Durrani Inperioa | ||
1823 | Afganistango Emirerria | ||
1926 | Afganistango Erresuma | ||
1973 | Afganistango Errepublika | ||
1978 | Afganistango Errepublika Demokratikoa | ||
1992 | Afganistango Estatu Islamikoa | ||
1996 | Afganistango Emirerri Islamikoa | ||
2002 | Afganistango Trantsizioko Estatu Islamikoa | ||
2004 | Afganistango Islamiar Errepublika | ||
2021 | Afganistango Emirerri Islamikoa | ||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +93 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | AF | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | AFG | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 240 V. 50 Hz.Europlug (en) , AC power plugs and sockets: British and related types (en) eta Schuko (en) | ||
Internet domeinua | .af | ||
alemarahenglish.af |
Aurkitutako lehen giza aztarnak Erdi Paleolitokoak dira, eta herrialdearen kokapen estrategikoak Zetaren Bidearen baitan Ekialde Hurbilarekin zein Asiako beste eskualde batzuekin kontaktu zuzena ziurtatu dio. Lurralde honek gatazka militar eta okupazio ugari jasan ditu, Alexandro Handiatik hasita, Maurya Inperioak, arabiar musulmanek, mongoliarrek, britaniarrek, sobietarrek eta Ameriketako Estatu Batuek gidatutako NATOren aliantza batek okupatu dute. "Konkistaezina"[1][2] eta "inperioen hilerria" ezizenak jaso ditu, nahiz eta historiako epe askotan okupazio ugari izan dituen[3]. Lurralde honetatik ere abiatu dira hainbat inperio handi sortzeko indarrak, tartean Greko-Baktriar Erresuma, Kusan, Heftalitak, Samandar Inperioa, Ghaznavidak, Guridar Inperioa, Khilji dinastia, Mogol Inperioa, Hotakiar dinastia eta Durrani Inperioa[4].
Afganistango estatu modernoa Hotakiar dinastiarekin eta Durrani Inperioarekin abiatu zen XVIII. mendean zehar. XIX. mendean, Afganistan Britainiar Rajaren eta Errusiar Inperioaren artean kokatutako tapo estatua izan zen Joko Handiaren testuinguruan. Hirugarren Anglo-Afganiar Gerraren ostean, 1919an, herrialdea kanpoko influentziatik libratu zen, Amanullah erregearekin Afganistango Erresuma bilakatuz. Mende erdi beranduago Zahir Shah kanporatu zuten eta Afganistango Errepublika osatu zen. 1978an, Saur Iraultzaren ondorioz Afganistan estatu sozialista bilakatu zen, baina mujahideenen altxamenduaren ostean Sobietar-Afgandar Gerra hasi zen. 1996an Afganistango lurralderik gehiena Taliban fundamentalista islamikoen esku zegoen, bost urtez erregimen totalitario bat ezarri zutenak. Talibanak boteretik kendu zituzten estatubatuar inbasio baten bidez, baina oraindik ere herrialdearen zati handiak kontrolpea izan zituzten. Hogei urteko gerra bat hasi zen Talibanaren eta Afganistango Errepublika Islamikoaren artean, 2021eko taliban erasoaldiarekin eta Kabulen erortzearekin amaitu zena, Talibana berriro ere boterera helduz.
Herrialdeak terrorismo, pobrezia, gosete eta ustelkeria maila oso altuak ditu. Herrialdea Nazio Batuen Erakundearen, Batzar Islamikoko Erakundearen, Eskualdeko Kooperaziorako Hegoaldeko Asiako Elkartearen, G77ren, Kooperazio Ekonomikoko Erakundearen eta Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren kide da. Afganistango ekonomia munduko 96.a da, 72.000 milioi dolarreko barne produktu gordinarekin. Hala ere, per capita errentaren mailan 169.a da 186 herrialdetik, 2018ko datuen arabera.