Heriotzaren harana
Heriotzaren harana Estatu Batuetako hego-mendebaldeko sakongunea da, Kaliforniako hego-ekialdean dagoena, Mojave basamortuaren bihotzean. 225 kilometro luze eta 40 kilometro zabal da. Itsas maila baino 86 metro beherago dago, eta mendebaldeko hemisferioan dagoen puntu lehorrik beherena da. Idortasuna ia erabatekoa da. Parke nazionala da 1933. urteaz gero.
Read article