Zut[1] edo bertikala[2] berun-hariaren norabidean doana da; lurrazalaren puntu bakoitzean, draiadaren noranzkoak, tokiko lerro zuta adierazten du zeru-esferarekin duen mozteek, eta zenit eta nadir izena hartzen dute. Zuta denaren nolakotasunari zutitasun deritzo.[3] Lerro zutak eta horizontalak elkarzutak dira; halaber, lerro zutak eta lurreko ostertza elkarzutak dira. Errazago azaltzeko, aintzira baten ertzean egonez gero, ur erabat lasaiarekin, belaontzi bat posizio horizontalean egongo litzateke, eta bere masta zut.
- Artikulu hau berun-hariaren norabideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zut (argipena)».
Zabalkuntzaz, zut adigaia ez da horizontalarekin erabiltzen lotuta dauden lerro eta adigaiak deskribatzeko, ostertzarekin edo draiadarekin bat egin ez arren, garrantzia duen gauza bakarra, bien artean, angelu zuzen bat eratzea da. Honela erabiltzen dira adigai horiek edozein planotan elkarzutak diren ibilbideak deskribatzeko, arkitektura, herri-lanen ingeniaritzan edo xakearen kasuan bezala, hiru adibide bakarrik emateagatik.
Are errazago, lerro zutak bere ibilbidea lurgaineko edozein puntutatik planetaren erdiguneraino du. Lerro horizontal bat zut batekiko defini daiteke: horizontalak eta lerro zutak elkarzutak dira.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo-estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.