Zuria (Uxue)
Uxueko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Uxueko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuria[1][lower-alpha 1] Tafallaldeko Uxue udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Zuria | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Andre Maria baseliza, herriko parrokia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erdialdea |
Udalerria | Uxue |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Posta kodea | 31496 |
Herritarra | zuritar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°27′04″N 1°29′50″W |
Garaiera | 721 metro |
Distantzia | 60,3 km (Iruñetik) |
XVI. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Uxueko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak zuritarrak ziren.
Zuria toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Hori da, hain zuzen ere, historiaurreko garaiaren eta Goi Erdi Aroaren artean Uxue mendilerroan zeuden herrixketako bat. VIII. eta IX. mendeen artean, Uxueko gotorlekua sortu zenean, bertako bizilagun asko hiribildu berrira aldatu ziren, batez ere defentsa-arrazoiengatik, musulmanekiko muga eremu lauan baitzegoen. Erdi Aroan zehar, populazioa eta erakargarritasuna galduz joan zen, Uxueren alde, eta, horren ondorioz, 1534. urterako jenderik gabe geratu zen.
Bertako elizan erromatar garaiko inskripziodun bi aldare aurkitu zituzten, Jupiterri eta Lacubegiri eskainiak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.