Zugastieta-Muxika geltokia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Zugastieta-Muxika Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Muxika udalerriko Gorozika auzoan dagoena, Zugastieta auzunean, BI-635 errepidearen alboan, hain zuzen. Zornotza-Gernika trenbidea inauguratzearekin batera 1888ko abuztuaren 4an ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Remove ads
Geltokiaren eraikina Pablo Altzola eta Luis Landetxok diseinatutakoa da, eta jatorrizkoa mantentzen da gaur egun, Eusko Trenbideak sozietatearen zaharrenetariko bat izanik. Hiru solairu ditu eta estilo neoklasikoan eraiki zen, harlangaitz-horma eta harlanduzko zokalo eta ertzekin. Behe-solairuan bidaiarientzako zerbitzuak zeuden (itxaron-gela, txarteldegia eta geltoki-buruarentzako bulegoa), eta goiko solairuak etxebizitza ziren.[2] Gaur egun eraikina turistentzako informazio-bulego funtzioa betetzen du.
Remove ads
Kokapena
Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 6,598. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]
Kokapen geografikoari dagokionez, Zugastieta auzunean dago, Muxika udalerriko Gorozika auzoan.
Sarbideak
Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala eta eskailera bidezkoa. Nasen aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da. Kanpoaldean informazio-bulegoa eta doako aparkalekua daude.
Irisgarritasuna
Geltokira sarbidea | Zugastieta auzoa, 25 | ![]() |
Nasara sarbidea | 1. trenbidea | ![]() |
2. trenbidea | ![]() | |
Trenera sarbidea | 1. trenbidea | ![]() |
2. trenbidea | ![]() |
Lotuneak
Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads