Donostia berreraikitzea erabaki zuteneko biltzarra (1813) From Wikipedia, the free encyclopedia
Zubietako Batzarra 1813an Gipuzkoako Zubieta herrian, Donostiako aldirietan, irailean egin zen biltzar historikoa izan zen, non Donostiako jauntxoek, Donostiako Setioaren eta erreketaren jarraian, hiriaren berreraikitzeko asmoak abiatu zituzten. Erreketa 1813ko abuztuaren 31n izan zelarik, irailaren 8an eta 9an izan zen Zubietako Batzarra, hiru junta edo bilkuratatan zehaztua, gaztelerazko aktetan jaso zenez.
Zubietako Batzarra | |
---|---|
Mota | biltzar |
Denbora-tarte | 1813ko irailaren 8a - 1813ko irailaren 9a |
Kokaleku | Aizpurua baserria |
Batzarra Aizpurua baserrian egin zen,[1] eta bertaratuek hiru juntatako aktak jaso zituzten, bata irailaren 8koa, eta beste biak biharamunekoak, goizeko eta arratsaldeko saioetakoak.[2]
1913an Donostian eraikin zen Mendeurreneko Monumentuaren motibo nagusietako bat Zubietako Batzarra izan zen, friso batean Zubieta zioen eskultura multzo batek adierazia. 1924an eraitsi zen monumentua, baina parte batzuk eta Zubieta frisoa Ateak eskulturan daude 21. mendean, Donostiako biribilgune batean. San Telmo museoan (Donostia) Batzarra irudikatzen duen 1913ko margolan anonimo bat ere gordetzen da, eta aktak sinatzeko erabili zen tintontzia ere bai.[3]
1879tik Polloeko hilerrian (Donostia) monumentu bat dago Batzarreko partaide batzuk abizenez omentzen dituena.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.