Zor-agiri
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zor-agiria kontabilitate dokumentu bat da, non pertsona baten baldintzarik gabeko hitza gordetzen duen (zorduna), bigarrengo pertsona bati ordainduko diona (onuraduna), diru kantitate zehatz bat, denbora epe zehatz batean. Letra eta zor-agiriaren arteko desberdintasuna da zor-agiria igorria izaten dela mailegua hartzen duen pertsona berdinagatik.
Ordainketa formaleko tresna izanik, zor-agiriak hainbat baldintza bete behar ditu.
Tresna zor-agiria dela adierazi beharko da edo dokumentuan honako hitza barneratuta izan beharko da, ordainketa hitzarmenaren hizkuntza berdinean adierazirik egongo dena. Dokumentua inprimatua izaten denean, zor-agiriaren titulua herrialdearen hizkuntza berdinean idatzirik egon beharko da. Honako baldintza nahitaezkoa da.
Zor-agiriak, kanbio letrarekin[1] alderatuta, diru kantitate bat ordaintzeko eta bere interesak moneta nazionalean zein moneta baliokide internazionalean baldintzarik gabeko hitza barneratzen du. Kantitatea letretan zein zenbakietan adierazirik izan beharko da, ordainketa moneta motarekin batera. Atzerriko monetarekin ordainduz gero, monetaren arteko aldaketa edo baliokidetasuna adireazi beharko da, kontuan hartuko dena bere epemugan. Honako baldintza da beste kreditu tituluetatik desberdintzen duena.
Esan beharra dago, ez legeak ez jurisprudentziak ere ez dute exigitzen ordainketaren baldintzarik gabeko hitza adierazita egotea, nahikoa da ordainketaren promezua inongo baldintzarik ez izatea. Adibideak:
Era berean, harpidedunak nahiko balu, baldintzarik gabeko ordainketaren promesa barneratu daiteke, adibidez:
Ezinbestekoa da zor-agiriaren onuraduna den pertsona identifikatzea. Pertsona fisiko nahiz pertsona juridiko baten aldekoa izan daiteke. Pertsona juridiko kasuan, sozietate komertzial bat izango litzateke.
Titulua ordaindua izan behar den eguna izango da mugaeguna. Muga data, zor-agiria sinatu zen data baino beranduago izango da. Zor-agiriak barneratu beharko du non aurkeztu behar den dokumentua bere ordainketarako.
Zor-agiriak adierazita izan beharko du zein datatan sortu edo sinatu den. Ezinbestekoa da mugaeguna kontuan hartu ahal izateko. Hainbat mugaegun mota:
Harpidedunaren izena eskatzen da, sinaduraz gain. Ez da onartuko hatz marka digitlik. Sinadura ezinbestekoa da eta logikoa den bezala, tituluak bere balio galduko du hura gabe.
Mexikoko lege eta jurisprudentziak, kreditu titulu bat duen pertsonari alde batera utzi diren efikazia baldintzak betetzeko eskubidea ematen diete. Jurisprudentzia ez da argia izan efikazia baldintzen asebetzeaz zer ulertu behar denarekin.
Zor-agiria endosu bitartez kutsakortuko da, hau da, endosua ez da kutsakortuko ordaindukoaren alderdi batetik ez eta baldintzak dituenaren aldetik.
Ordainketa bermatu behar duen pertsonari abal-emaile deritzo, aldiz, abalduna izango da, abala prestatzearen ardura hartzen duen pertsona
Abal-emailea zordun solidario bihurtzen da, abaladunarekin batera eta haien betebeharra balizkoa da, nahiz eta betebehar bermea nulua bada ere.
Ordainketa zor-agiriaren entregatzearen aurka egin behar da. Zor-agiria independetea da komertzio ekintzarekin, bere aurkezpena nahikoa da ordainketa eskatzeko, ordainketa egin den baina ordaindukoa jaso ez denaren kasuan; hemen, ordaindukoaren kobro bikoitza egin nahi duen pertsonak delitu penal bat burutuko luke, baina autoritateen aurrean frogatu beharko litzateke, zor-agiriaren edukitzaileak, bere kobrua, merkataritza bidetik egin dezake.
Zor-agiriak “a la vista” mugaeguna izango balu, bere ordainketarako aurkeztu beharko litzateke sei hilabeteko epean, sinadura epetik.
Hartzailea zor-agiriaren ordainketa partzial bat jasotzeaz behartuta dago, baina dokumentua gordetzeko aukera izango du zor agiria bere osotasunean kobratu arte, eta dokumentu bertan jasotako ordainketa partzialen idazpena egingo da eta kasu bakoitzeko ordaingiria atxiki izango du. Beste obligaziodunekiko tituluak emandako eskubide guztiak izaten jarraituko du
Izaera naturaleko ekintza da, egiazko modua frogatuz, zor-agiria bere kobrurako une egokian aukeztu zela.
Protestoa aurrera eramaten da fe publikoa duen funtzionario baten bitartez eta dagokion akta aurrera eramango da harpidedunaren edo bere abal-emaileen aurka.
Zor-agiriaren ekintza, exekutiboa da. Trukaketa ekintza zuzena edo itzulerazkoa izan daiteke. Zuzena izango da bere oinarria obligazio trukea zuzena denean eta itzulerazkoa, obligazio trukea itzulerazko oinarria duenean.
Preskripzioa: zuzenak Kolonbian preskribatzen da eta Espainian mugaegun datatik hiru urtera. Itzulerazkoan, protestu datatik hiru hilabetera preskribatzen da
Trukaketa ekintzaren edukia: hartzaileak erreklamatu dezake: zor-agiriaren zenbatekoa; proetstu gastuak eta beste legezko gastuak.
Trukezko ekintzaren erabilera: zor-agiriaren hartzaileak, beste edozein obligaziodunen ordainketa exijitu dezake.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.