zuzenbide-arazo bati buruzko iraganeko ebazpenen multzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuzenbidean, jurisprudentzia[1] edo epaigintza[2] da epaitegiak denboraren joanean osatzen joan diren doktrina juridikoa, euren epai eta ebazpenen bidez. Euskal Herriko zuzenbideetan, dela Espainiakoa, dela Frantziakoa, jurisprudentziak ez du arau juridikoa sortzeko baliorik, baina common law jarraitu edo ingeles tradizioko zuzenbidea duten herrialdeetan, jurisprudentzia lehen mailako iturria da zuzenbiderako.
Jurisprudentzia Zuzenbidearen Zientzia bezala ezagutzen zuten erromatarrek. Kontzeptu hori gure egunetaraino gorde izan da nolabait; zeren Italian, guk Zuzenbide Fakultatea deitzen duguna, han Jurisprudentzi Fakultatea deitzen baita. Hala ere, kontzeptu honek gaur egun esanahi zehatzagoa du: jurisprudentzia deitzen da, epaileek, batera jokatzeagatik, ematen duten soluzioa. Behin baino gehiagotan, epaitzak ados datozelarik, arauak daukan fermutasun bera hartzen dute epaileen erabakiek, eta beraz jurisprudentzia- epaien multzoa bezala kontsideraturik- zuzenbidearen iturritzat onartu izan da Estatu askotan. Guztiz nabaria da hau, adibidez, common laweko herrietan; aski da han epai bat jurisprudentzia sor dadin.[3]
Espainian, 1978. urteko Konstituzioko sistemaren praktika juridikoa ez zen zerotik hasi, eta onartu egin zuen diktadurako jurisprudentzia. Beraz, jurisprudentzia horrek balio osoa du, betiere gerora lege berriek sartu dituzten aldaketek eta ñabardurek mugatuta. Francoren erregimenean emandako epaiek, halaber, indarrean jarraitu dute XXI. mendean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.