Ziza Massika

aljeriar erizaina eta militante nazionalista (1934-1959) From Wikipedia, the free encyclopedia

Ziza Massika
Remove ads

Ziza Massika, Sakina Ziza benetako izena zuena[1] (Merouana, Batna, Aljeria, 1934ko urtarrilaren 28a - Colla, Aljeria, 1959ko abuztuaren 29a), aljeriar erizaina eta militante nazionalista izan zen, Aljeriako gerran nabarmendu zena.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Sakina Zizak bere jaioterrian, Batnan, egin zituen lehen mailako ikasketak. Horren ondoren, bigarren mailakoak egiten hasi zen Sétif-en, bertako Collège de jeunes filles-en (gaur eguneko Malika Gaïd lizeoa),[2] eta Batnan amaitu zituen 1953an[3], batxilergoa lortuta[4]. Horren ondoren, Frantziara joan zen 1955 arte, eta han goi-mailako ikasketak egin zituen Montpellierreko Unibertsitatean, bere neba Ayache Zizarekin batera.[3] Aljeriara itzuli zenean, irakasle aritu zen Merouanako ama-eskolan.

1956an, ikasle nazionalisten greba baino lehentxeago, Setif-en bat egin zuen ALN Armée de libération nationale erakundearekin (FLNren adar armatua), bere kide Mériem Bouatoura eta Leïla Bouchaoui-rekin batera.[5] ALNn erizain gisan jardun zuen, kaporal graduarekin hasieran eta gero sarjentu graduarekin. Collo eskualdera bidali zuten,[3] eta han Ammar Baazizen agindupean egon zen II. valierriaren 3. eskualdean. Azzouz Hamrouchi eta Abdelkader Bouchritekin, garai hartako lehen eta bigarren eskualdeetako osasun-arduradunekin, hurrenez hurren, lan egin zuen soinez soin, Lamine Kheneren agindupean, 1956tik 1958ra, eta Mohamed Toumi doktorearen agindupean, 1958tik 1962ra.[6]

Bonbardaketa batean hil zuten gerrillaren kontrako T-6 hegazkin batetik jaurtitako suziri batez[7], Colloren inguruan, bere ardurapean zuen ospitaletik gertu.[7]

Aljeriak independentzia lortu zuenean, Massikaren gorputza Belezmara eraman zuten Ali Ziza aitarenaren ondora.[7]

Remove ads

Esker onak

Haren omenez, Ziza Massika izena jarri zieten Merouanako lehen mailako eskola bati[8] eta ospitale bati[9]. Era berean, Aïn Naâdja ospitale militarreko mediku eta teknikari paramediko talde batek,[10] Aïn Djasser-eko daïrako finka autogestionatu batek eta Aïn Djasser hiriko urbanizazio batek ere bere izena daukate.[11]

Erreferentziak

Bibliografia

Loading content...

Ikus, gainera

Loading content...

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads