Zistizerkoek animalietan edo pertsonetan sortutako parasito-gaixotasuna From Wikipedia, the free encyclopedia
Zistizerkosia teniasi mota bat da, txerri-tenia zestodoak eragiten duen bizkarroi-gaixotasuna. Taenia solium-ek txerriak eta gizakia parasitatzen ditu.
Zistizerkosi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Teniasia, gaixotasun oftalmologikoa, kardiopatia, larruazaleko gaixotasuna, Enteropatia, ahaztutako gaixotasun tropikala, miopatia, central nervous system disease (en) eritasuna |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | infekzio |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | praziquantel (en) eta albendazol |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | B69.9, B69, B69.1, B69.8 eta B69.0 |
GNS-9-MK | 123.1 |
GNS-10 | B69 |
DiseasesDB | 3341 |
MedlinePlus | 000627 |
eMedicine | 000627 |
MeSH | D003551 |
Disease Ontology ID | DOID:10079 |
Aipatutako zestodoaren zistizerkoak (hots, bere larbak) dira gaitzaren eragileak. Zistizerko horiek infektatutako pertsonaren ehunetan kokatzen dira, eta gaitza larria izan daiteke bizkarroiaren larbak organo garrantzitsuak (burmuina, gibela...) kolonizatzen baldin badituzte [1].
Infekzioa gorozki aho-bidetik burutzen da, hots, infektatutako pertsona baten hondakin fekalek (bizkarroien arrautzak dituztenak) beste pertsona bat kutsatzen dutenean, honek kontaktuan sartzean hondakin fekal horiekin [2]. Teniasien aldean (behien haragi kutsatua jaterakoan harrapatzen direnak), zistizerkosian gaitz akutua ez da harrapatzen animalien (txerrien edo basurdeen) haragia kontsumitzerakoan, arrautzak dituzten giza-hondakin fekalek janariak edo urak kutsatzen dituztenean baizik [3]. Arrautzak hesteetako traktuan zabaltzen dira, eta larbak hesteetako hormak zeharkatzen dituzte eta odolaren bidez gorputzean barrena hedatzen dira; modu horretan kisteak ehun askotan koka daitezke.
Kisteak burmuinetan kokatzen direnean neurozistizerkosi izeneko gaitz larria eragin dezakete.
Txerri-teniak txerrien bizkarroi ere bada. Gizakiak infektatutako txerri edo basurdeen okela jaten duenean bizkarroiaren larbak hesteetara heltzen dira, tenia helduak bertan agertuz hilabete batzuen buruan. Kasu honetan zistizerkosia ez da garatzen. Baina infektatutako pertsona horrek teniaren arrautzak kanporatzen ditu gorozkiekin. Gorozki-aho bidetik transmisioa osatzen baldin bada, hau da, kutsatutako hondakin fekal horiek beste pertsona batek bereganatzen baditu (ur edo janarien bidez), bigarren pertsona horrek zistizerkosia garatuko du.
Zistizerkoasiaren kasu gehienak higiene baldintza kaskarrak dituzten herrialde azpigaratuetan agertzen dira. Gaitza oso bitxia da Euskal Herrian. Profilaxirik onena ur eta janarien kutsapen fekala ekiditean datza.
Taeniaren kisteak giharretan kokatzen direnean gaitza asintomatikoa da gehienetan. Haatik, organoak kolonizatzen dituztenean zistizerkoasiak sintoma ugari sor dezake,kaltetutako organoaren arabera.
Diagnostikorako erresonantzia magnetikoa, erradiografiak edo tomografia erabiltzen dira, teknika horien bitartez larbak ikusgai direlako. Froga serologikoek diagnostikoan ere laguntzen dute.
Tratamendua antiparasitarioen erabileran datza. Hainbat kasutan kirurgia beharrezkoa izan daiteke, larbak erauzteko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.