Zikladeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zikladeak edo Ziklade uharteak[1][2] (grezieraz: Κυκλάδες, Kyklades) Egeo itsasoko Greziako uhartedia da. 2.572 km2 ditu, eta 112.615 biztanle (2001). Hiriburua Ermoupoli da (Syros uhartea). Hogeita hamar bat uhartek osatua da; haietatik garrantzitsuenak hauek dira: Amorgos, Andros, Delos, Ios, Kea, Kimolos, Kithnos, Milos, Mikonos, Naxos (uhartea), Paros, Santorini (Thera), Serifos, Sifnos, Syros, Tinos, Sikinos, Anafi, Kimolos, Antiparos, Folegandros. Uharteak itsaspeko mendietako gailurrak dira. Izena Delos uharte sakratuaren inguruan moldatzen duten zirkulu-itxuratik datorkie (kyklos). Ekoizpen nagusiak hauek dira: ardoa, tabakoa, fruituak, mineralak, marmola. XX. mendean uhartedia bizkor husten ari zen, harik eta turismoa garatu zen arte.
Zikladeak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.008 m |
Mota | Uhartedi |
Azalera | 2.572 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°00′00″N 25°10′00″E |
UTC ordua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of the Aegean |
Eskualdea | Hego Egeo |
Ur-gorputza | Egeo |
Leku geografikoa | Egeoko uharteak |
Antzinatean Brontze Aroko kultura-gunea izan zen, (K.a. 3000 urte). Zikladeetako kultura Kretakoa eta Mizenaskoa baino ehunka urte lehenago garatu baitzen bertam
K.a. 479an Atenasko Itsas Konfederazioan sartu ziren.
Erdi Aroan Bizantzioren mende egon ziren, eta 1204an Veneziako dukerri bihurtu ziren. 1566an turkiar otomandarrek hartu zituzten uharteak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.