Nafarroako musika taldea From Wikipedia, the free encyclopedia
Zetak Pello Reparaz nafar musikariak 2019an sorturiko euskal musika pop-elektronikoko taldea da. Hain zuzen, Vendetta (2007-2018) musika taldea desegin ondoren sortu zuen musika talde hau.[1][2][3]
Zetak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Arbizu, Nafarroa Garaia Euskal Herria |
Musika mota | Musika Elektronikoa |
Instrumentuak | Ahotsa
Perkusioa Bateria Sintetizadorea |
Urteak | 2019 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Panda Artist
Oso Polita Badator |
Taldekideak | |
Pello Reparaz Leire Colomo Iban Larreburu Gorka Pastor | |
Informazio gehigarria | |
https://www.zetak.org/ | |
Taldeak arrakasta itzela lortu zuen Donostian eta Bilbon 2022ko udan: Donostiako Aste Nagusian 13.500 lagun bildu zituzten Sagueseko Tomas Alba plazan.[4][5] Bilboko Aste Nagusian konpartsen gunean aritu ziren Areatzan.[6]
Errepidean izenekoa izan zen Zetak taldeak kaleratu zuen lehenbiziko kanta. 2019ko ekainean egin zuen, eta gertaera horren bosgarren urteurrena ospatzeko-edo[7] Mitoaroa izenburuko ikuskizuna taularatu zuen 2025eko urtarrilaren 3an eta 4an Iruñeko Nafarroa Arena aretoan. Bi ikuskizunetara, denera, 30.000 pertsona bildu ziren.[8] Gainera, urtarrilaren 4ko kontzertua zuzenean eman zuen ETB 2 telebista kateak, eta horren bidez beste milaka batzuek ikusi eta entzun zuten (275.000 ikus-entzulek, EITBk adierazi zuenez).[9] Bigarren kontzertu horren bukaeran, Zetakek iragarri zuen Mitoaroa ikuskizuna hirugarrenez Donostian emanen zutela, 2025eko irailaren 6an, Illunbe aretoan, Aaztiyen diskoaren biraren hondarreko kontzertu gisa.[10]
Hauek dira Zetak taldeak plazaratutako diskoak:[11]
Zetak argitaratutako lehenengo diskoa da.[12] 10 abesti ditu, eta 2019ko abenduaren 5ean argitaratu zuten. Errepidean abestia bezala (hau ere dago sartuta diskoan) milioi bat bisita baino gehiago izan ditu diskoak.
Zetak taldearen bigarren diskoa, kantu hauek barruan dituena:[14]
Zetakek irail erdialdean jakinarazi zuen disko berria argitaratuko zutela. Izenburua, Aaztiyen, Ergoieneko euskaran emana da; euskara batuan «arestian» litzateke. Abenduaren 6an argitaratu zen disko honetan 12 abesti sartu zituzten. Hiru abesti aurreratu zituzten: lehena Zu izan zen, gero Aralarko Dama etorri zen, eta azkenik Deskontrola. Abenduaren 6an argitaratu ziren beste 9ak. 2024ko otsailean, disko onenaren Gaztea saria eraman zuen.[25]
Ondorengoa da abesti guztien zerrenda:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.