Zeltsoren liburutegia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zeltsoren liburutegia Antzinako Erromako eraikin bat da, Efeson, Anatolian (egungo Turkian), II. mendean egindakoa, Tiberio Julio Zeltso Polemeano senatari eta kontsularen ohorez. 135. urtean bukatu zen Zeltsoren seme Tiberio Julio Aquila Polemeanori esker. Zeltso kontsul izan zen 92. urtean; gero, 115ean, Asiako erromatar probintziaren gobernatzailea izan zen. Gainera, lurraldeko herritar aberatsa zen.[1]
Zeltsoren liburutegia | |
---|---|
Efeso | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Izmir probintzia |
Turkiako barrutia | Selçuk |
Koordenatuak | 37°56′21″N 27°20′27″E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 135 (egutegi gregorianoa) |
Izena | Tiberius Julius Celsus Polemaeanus (en) |
Liburutegia 12.000 bilkari jasotzeko eraiki zen. Halaber, Celsusen hilobi monumentala izan behar zuen. Oso arraroa zen pertsonaia bat horrela lurperatzeko eta, gainera, hiriaren mugetan; zalantzarik gabe ohore handia zen hori guztia.
Eraikin honek garrantzi berezia du, Antzinako Erromako liburutegien aztarnak eskasak baitira. Halaber, horrek liburutegi publikoak Inperioaren toki askotan eraiki zirela eta ez Erroman bakarrik erakusten digu.
Eraikina solairu bakarrekoa da. Eguzkiaren argia erabiltzeko ekialdera ematen du eta horrek, Vitrubioren esanetan, goiztiarrei laguntzen zien. Plataforma baten gainean eraikia, bertara ailegatzeko bederatzi eskaloi daude. Hiru ziren liburutegiaren sarrerak. Erdiko sarrera nagusia zen eta, beraz, alboetakoak baino handiagoa zen. Fatxada osoan sarrera horien buruenen gainean leihoa asko zeuden apaingarri gisa.
263 urtean godoek liburutegia erre egin zuten.[2]
1970 eta 1978 artean aztarnak lehengoratzeko zaharberritze handia egin zen. Lan horiek, orokorrean, jatorrizko eraikin historikoaren ezaugarriak zaindu zituzten. Gaur egun liburutegiaren fatxada erromatarren eraikin publikoen adibide ederra da.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.