antzinako hizkuntza zeltikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Zeltiberiera[1] hizkuntza zelta paleohispanikoa zen, Iberiar penintsula erdialdean I. mendera arte gutxienez hitz egin zena. Herri zeltiberiarrek hitz egiten zuten.
Zeltiberiera | |
---|---|
ezezaguna | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | Hizkuntza hila |
Eskualdea | Hispania |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak hizkuntza zelta kontinentalak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza fusionatzailea |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, akusatiboa, datiboa, genitiboa, lokatiboa eta ablatiboa |
Alfabetoa | Iberiar idazketa eta latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | xce |
Glottolog | celt1247 |
IETF | xce |
Zelta hizkuntza kontinentalen artean zeltiberiera ez dago galikoa bezain ondo lekukotuta, baina bai lepontikoa eta galata baino hobeto. Makina bat txanpon dago, baina berreraiketarako eragilerik garrantzitsuenak Botorritako brontzeak dira. Honez gain, lekukotuta daude hamaika teonimo, antroponimo eta toponimo.
Zelta hizkuntzen artean, zeltiberierak nahiko itxura arkaikoa du. Bere multzoko beste hizkuntzetan ez bezala, "ios" erlatibozko izenordaina erabat deklinatuta agertzen da. Era berean, "kue" (eta), "nekue" (ezta), "ve" (edo) agertzen dira. Galeseraz bezala, "s"dun subjunktiboa dago.
Inskripzio zeltiberikoetan idazkera iberikoa erabiltzen zen. Sistema hau ez zen bereziki egokia hizkuntza zeltak transkribatzeko honako arrazoiengatik:
Lehen arazo biak idazkera iberikoak leherkari+bokala taldeak idazteko zeinuak bai baina leherkari bakanentzat zeinurik ez izateari zor zaizkio. Honen arrazoia da iberierak eta hizkuntza zeltek egitura silabiko erabat ezberdina daukatela.
Iberierak oso egitura silabiko sinplea zeukan: (C)V(C2), hau da, V, VC2, CV, CVC2 silbak baino ezin ziren gertatu (C: edozein kontsonante, V: edozein bokal, C2: amaierako bokala, l, r, m, n, s edo ś izan behar duena). Hau ondo egokitu zen iberierarako, C2etarako, bokaletarako eta leherkari+bokal taldeentzako zeinuak baitaude.
Honez gain, iberierak txistukari bi zituen, oro har <s> eta <ś> transkribatzen direnak, eta euren balio fonetiko zehataza ezagutzen ez dugularik (beharbada ahostun/ahoskabe edota, aukera gehiagorekin horzkari/hortzobikari). Halaber, dardarkari bi daude, <r> eta <ŕ>. Aho batez onartzen da ŕ dardarkari bakuna dela, baina r zer den ez dago hain argi, baliteke anitza izatea edota bestelako ezberdintasuna izatea beste dardarkariarekin.
Kasua | Singularra | Plurala | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ā-erroa | o-erroa | i-erroa | u-erroa | r-erroa | ā-erroa | o-erroa | i-erroa | u-erroa | r-erroa | ||
Nominatiboa | *arznā | *veizos / *vamos (n. *-om) | *gentis | *loutus | duater | *arznās / *arznī | *veizoi (n *-a) | *gentis | *loutoves | *duateres | |
Akusatiboa | *arznām | *veizom | *gentim | *loutum | *duaterem | *arznās < -*ams | *veizus < *-ōs < -*oms | *gentīs < -*ims | *loutūs < -*ums | *duaterēs < -*ems | |
Genitiboa | *arznās | *veizo | *gentes[3] | ? | *duateros | *arznaum | *veizum < *weidʰ-y-ōm | *gentizum < *isōm | *loutoum < *ewōm | ? | |
Datiboa | *arznāi | *veizūi < *weidʰ-y-ōi | *gentei | *loutuei[4] | ? | ? | *veizubos | ? | ? | ? | |
Ablatiboa | *arznaz[5] | *veizuz < *weidʰ-y-ōd / *vamuz < *up-m̥ōd | *gentiz | *loutuez | *duaterez < -*ed | ? | *veizubos | ? | ? | ? | |
Lokatiboa | *arznai | *veizei | *gentei | ? | ? | ? | ? | ? | ? | ? |
Kasua | Singularra | Plurala | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
maskulinoa | femeninoa | neutroa | maskulinoa | femeninoa | neutroa | ||
Nominatiboa | *so: so viros 'gizon hau' | *sa: sa duater 'alaba hau' | *soz: soz bezom < *so-d *bʰedʰ-yom 'nire hau'. | *sos < *so-s ? | *sas < *sa-s ? | *soizos < so-syos < *so-sy-os ? | |
Akusatiboa | *som: 'honi' | *sam: 'honi' | *sozom < *so-sy-om? | *sus < *sōs < *so-ms | *sās < *sa-ms | *soizus < so-syōs < *so-sy-oms ?? | |
Genitiboa | ? | ? | ? | soum < *so-ōm 'hauen' | saum < *sa-ōm 'hauen' | soizum < *so-sy-ōm 'hauen' | |
Datiboa | somui < *so-sm-ōi 'honentzat' | somai < *so-sm-ai 'honentzat' | ? | ? | ? | ? | |
Lokatiboa | somei < *so-sm-ei 'honengandik' | samei < *sa-sm-ei 'honengandik' | ? | ? | ? | ? |
Botorritako brontzeak dira orain arte aurkitu diren zelberierazko testurik luzeenak. Horien artean dago "Botorritako I brontzea". Testua ezin izan da osorik itzuli, baina transkribatuta dago eta gaiaren inguruko ideia bat izan dezakegu. Pertsona izen asko dauden merkataritza agiria dela ematen du.
III brontzea izen zeltiberiko zerrenda luzea da, Contrebia Belaiscako 200 biztanleren izenak omen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.