From Wikipedia, the free encyclopedia
Matematikan, zatiketa zenbaki bat, zatikizuna izenekoa, zatitzaile izena duen beste zenbaki batez zenbat aldiz edo zenbat zatitan parti daitekeen ematen duen eragiketa aritmetikoa da. Zatiketaren emaitza zatidura da. Adibidez, 8 zenbakia (zatikizuna) 2 zenbakiaz (zatitzailea) 4 zatitan partitzen denez, zatiketaren emaitza edo zatidura 4 dela esaten da. a zenbakiaren (zatikizuna) zatiketa b (zatitzailea) zenbaki batez honela adierazten da:
Arestiko adierazpena honela irakurtzen da: a zati b.
Lerro bakar batean idatz daitekeela abantaila duen beste idazkera batzuk dira honakoak: edo .
Horrela adibidez:
Matematika zatiketa non-nahi agertzen den eragiketa da, baina eguneroko bizitzan hainbat erabilera du zatiketak. Adibidez:
eman behar zaio bakoitzari;
20 egunetarako dirua izango da.
Batzuetan, zatiketa ez da zehatza eta orduan hondar bat sortzen da. Adibidez, 8:3=2 (gehi 2ko hondarra), 8 zenbakia 3 zenbakiaz bi zati egin daitezkeelako (6 osatuz guztira) eta hondarra 2 izanik. Kasu hauetan honela adieraz daiteke emaitza:
Zatiketa-algoritmoak oinarrizko zatiketa zenbaiten emaitzak buruz jakitea eskatzen du. Biderketa-taula jakitea nahikoa da horretarako: adibidez, 3×4=12; beraz, 12:3=4 eta 12:4=3.
Algoritmoa adibide batez garatuko da. Egin beharrekoa zatiketa 948:32 da.
| ||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.