From Wikipedia, the free encyclopedia
Zaruhi Valeriani Batoian[1] (armenieraz: Զարուհի Վալերիանի Բաթոյան; Erevan, 1979ko irailaren 29a) armeniar politikari, kazetari eta aktibista da, pertsona desgaituen eskubideak defendatzen dituena. Armeniako Lan eta Gizarte Gaietako ministroa izan zen 2019tik 2020ra[2].
Zaruhi Batoian | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||
2019ko urtarrilaren 19a - 2020ko azaroaren 20a ← Mane Tandilyan (en)
Hautetsia: 8th Convocation of the National Assembly of Armenia (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Erevan, 1979ko irailaren 29a (45 urte) | ||||
Herrialdea | Armenia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Erevango Estatu-Unibertsitatea 2008) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, public figure (en) eta estatu-politikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Council of the Elders, Yerevan (en) (2017 - 2018) Ministry of Labor and Social Affairs (en) (2018 - | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Civil Contract (en) | ||||
Erevanen jaio zen 1979ko irailaren 29an. Etxean ikasi zuen eta 1997an 44. eskolan graduatu zen. 2002an Erevango Estatu Unibertsitateko kazetaritza fakultatean sartu zen, eta 2008an lizentziatu zen[3].
1999tik 2014ra Arevatsaghik haurrentzako aldizkariko erredaktore burua izan zen. 2012tik 2018ra Zarprint enpresa zuzendu zuen. 2007az geroztik, desgaitasuna duten pertsonen eskubideen babesaz arduratu da Hoisi Kamorj erakundean[3].
2013tik 2017ra, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Defentsarako Elkarte Nazionaleko presidentea izan zen, eta 2014tik 2018ra Disability Info erakundeko presidentea. 2016an, Eskubide Unibertsalen Saria jaso zuen[3].
2017an, Erevango Udaleko kide bihurtu zen[4]. 2018ko ekainetik 2019ko urtarrilera Armeniako Lan eta Gizarte Gaietako ministroordea izan zen. 2019ko urtarrilaren 18an, Armeniako Lan eta Gizarte Gaietako ministro izendatu zuten[3][5], eta urtarrilaren 30ean hartu zuen kargua[6]. 2020ko uztailean, Ustelkeriaren Prebentziorako Batzordeak 200 mila drameko isuna jarri zion errenta-aitorpena gaizki betetzeagatik[7]. Azaroaren 20an kargutik kendu zuten[2].
Bizkarrezurreko muskulu atrofia du eta gurpil-aulkia erabiltzen du kalean, hori gabe distantzia laburrak egiteko gai den arren[8][9]. 2012an zehar, bi aldiz hautsi zuen hanka eta ebakuntza egin zioten[8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.