From Wikipedia, the free encyclopedia
Zaindu maite duzun hori Ruper Ordorika abeslari oñatiarraren rock abestia da. "Kantuok jartzen ditut" diskoaren barneko laugarren abestia da. Kantua Euskaldunon Egunkaria itxi ondorengoan idatzia da, eta egileak inpotentzia hori adierazi nahi izan zuen kantuan.[1]
Zaindu maite duzun hori | |
---|---|
Ruper Ordorikaren musika-lana | |
Egilea(k) | Ruper Ordorika |
Argitaratze-data | 2003 |
Izenburua | Zaindu maite duzun hori |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | rock |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Kantuok jartzen ditut (albuma) |
Hitzak | Ruper Ordorika |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ruper Ordorika |
2012ko abenduan, polemika parea izan ziren abestiaren inguruan. Batetik, Patxi Lopez lehendakariak kargua utzi baino lehenxeago bere blogean argitaratu zuen kantua, bideoa eta hitzak partekatuz. Kritika jaso zuen kantuak duen mezua alde batera utzi zuelako; izan ere, Lopezen gobernuak oso hotz jokatu zuen Egunkaria auzian kaltetutakoekin.[2][3]
Egun batzuk geroago, ETB1eko gabonetako abestien ohiko programan (ospetsuek kantu ezagunak abesten dituztenekoa) Eusko Legebiltzarreko hainbat taldetako legebiltzarkideek kantatu zuten abestia, baita Egunkariaren itxiera txalotu zuten PPkoek ere, eta horrek ere kritikak eragin zituen. Ruper Ordorikak ere aukera desegokitzat jo zuen, eta berak sorpresa desatsegina jaso zuela adierazi zuen, ez baitzuen jakin aldez aurretik[4].
2013an Trifulca Posse proiektu musikalak mix bat argitaratu zuen Raper Ordorika izenburua emanda, kantuaren mix bat eginez Rapper's delight raparen hastapenetako doinu arketipikoarekin eta Billy Prestonen With you I'm born again-ekin[5][6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.