Remove ads
soziologo From Wikipedia, the free encyclopedia
Zaida Fernández Pérez (Bilbo, 1984ko abenduaren 6a) soziologoa da. Euskal udalerri ezberdinetan aztarna feministak eta emakumeenak bistaratzeko proiektuak ikertu eta dinamizatu egin ditu.
Zaida Fernández | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1984ko abenduaren 6a (40 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa |
Zaida Fernández Bilbon jaio zen 1984an. Soziologoa da, gizarte ikertzailea eta Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2015 geroztik Eibarko Andretxearen dinamizatzailea da. Ermuako Emakumeen Asanbladako kidea da, baita Emakumeen Ahalduntzerako Eskola ezberdinetako ikaslea eta irakaslea ere.[1]
Urteetan zehar “aztarna feministak eta emakumeenak” kontzeptuaren inguruan ikertzen aritu izan da. Hainbat lekuko emakumeen “aztarnak” bistaratzeko proiektuak burutu ditu (Eibar, Ermua, Basauri, Ondarroa eta Errenteria besteak beste) bakoitzean suertatu diren errealitate sozial eta ekonomikoaren ondoriozko ñabardurak agerian utziz. Proiektu horien abiapuntua emakumeek eta feminismoak gure herri eta hiriei egindako ekarpenak berreskuratzearen garrantzia eta beharra da. Aurrera eramateko orduan, emakumeen toki-tokiko memoria kolektiboa berreskuratzeko prozedura parte hartzaile ezberdinak erabiltzen ditu. [2]
Urbanismoa historiaren materialtasuna da. Aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen. Leku bat izendatzea, monumentu bat diseinatzea edo oroitzapenezko plaka batekin seinaleztatzea oroimen sozialaren parte da, jendartean garrantzitsutzat jotzen duguna ahanzturatik berreskuratzea baita.[3]
2020an Eibarko emakumeek, industria garaian, garapen ekonomiko, sozial, kultural eta urbanistikoari egindako ekarpenak ikuspuntu feminista batetik berreskuratzea eta aitortzeko argitaratu den egileetariko bat izan da.
Askotan ez dugu ezagutzen gure amamek egindakoa eta, egin dutena ezagutzen dugunean, beste modu batean begiratzen ditugu. Eurek ez dute kontatzen, ez dute euren burua subjektu bezala ikusten, eta subjektu historikoak izan direla aldarrikatu eta aitortu behar da.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.