atleta frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Yohann Diniz (Épernay, Frantzia; 1978ko urtarrilaren 1a) atleta frantziarra da, 50 kilometroko ibilketako probako munduko txapelduna.[1]
Yohann Diniz | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2014) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Épernay, 1978ko urtarrilaren 1a (46 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 66 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 185 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2006ko Europako Atletismo Txapelketan urrezko domina irabazi zuen 50 kilometro ibilketa proban, 3:41:39 denborarekin. Bere marka pertsonalik onena izan zen, eta Jesús Ángel García Bragado espainiarraren eta Yuri Andronov errusiarraren aurretik iritsi zen helmugara.[2]
Osakako 2007ko Munduko Txapelketan zilarra irabazi zuen proba berean, Nathan Deakes australiarraren atzetik eta Alex Schwazer italiarraren aurretik.[3]
2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Beijingen, hezetasun handiko egun batean, Dinizek martxa utzi behar izan zuen 30 kilometro egin ostean, arazo gastrointestinal baten ondorioz.
Hiru urte geroago, 2010eko Europako Atletismo Txapelketan urrezko domina irabazi zuen, 3h:40:37 segundoko denborarekin, eta Grzegorz Sudoel poloniarraren eta Sergei Bakulin errusiarraren (brontzea) aurretik iritsi zen helmugara.[2]
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan Diniz kanporatu zuten 8. iritsi ostean, 38. kilometroan ur botila bat hartu zuelako horretarako prestatutako eremutik kanpo.
2014ko Munduko Atletismo Txapelketan munduko errekor berria ezarri zuen 3:32:33rekin, aurreko errekorra baino minutu bat eta 41 segundo azkarrago, nahiz eta amaitzen ari zela guztiz gelditu zen Portugalgo bandera bat eskatzeko, berriki hildako bere amona portugaldarrari omenaldia egin nahi ziolako[4].
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, lasterketa buru zela, berriro ere izan zituen arazo gastrointestinalak eta gelditu behar izan zen lasterketaren erdian. Hala ere, aukera izan zuen berreskuratu eta zortzigarren amaitzeko[5].
Ondoren, Londresko 2017 Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi zuen proba berean, Hirooki Arai (zilarra) eta Kai Kobayashi (brontzea) japoniarren aurretik.[6]
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokion, behin eta berriz gelditu ostean, berriro ere lasterketa utzi behar izan zuen.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.