Yangon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Yangon edo Rangun[1] (birmanieraz: ရန်ကုန်) Myanmarko hegoaldeko hiria da, herrialdeko handiena, eta Yangon estatuko hiriburua izan zen. Hlaing ibaiaren ertzean dago, Martabango golkoaren iparraldean. Myanmarko hiriburua izan zen, 2006an Naypyidawek ordeztu zuen arte. 2014an 4.728.524 biztanle zituen.[2]
Yangon ရန်ကုန် | |
---|---|
hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Myanmar |
Myanmarko eskualde | Yangon |
Izen ofiziala | ရန်ကုန် Рангун Янгон Янгон Рангун |
Jatorrizko izena | ရန်ကုန် |
Geografia | |
Koordenatuak | 16°47′42″N 96°09′36″E |
![]() | |
Azalera | 576 km² |
Altuera | 15 m |
Demografia | |
Biztanleria | 6.874.000 (2022) 1.444.000 (2016) |
Dentsitatea | 11.934 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1035 |
Telefono aurrizkia | 01 |
Ordu eremua | UTC+06:30 |
Hiri senidetuak | Haikou eta Kunming |
ycdc.gov.mm |
Klima
Klima montzonikoa du (Am Köppen klima sailkapenaren arabera).
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 38.9 | 38.9 | 40.0 | 41.1 | 42.0 | 37.8 | 37.8 | 34.4 | 38.9 | 37.8 | 38.9 | 35.6 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 33.2 | 35.2 | 36.7 | 37.5 | 34.2 | 30.8 | 30.3 | 30.0 | 30.9 | 32.2 | 33.1 | 32.5 | 33.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 24.8 | 26.5 | 28.6 | 31.0 | 29.2 | 27.4 | 26.8 | 26.9 | 27.5 | 27.6 | 27.3 | 25.0 | 27.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 16.7 | 18.4 | 21.0 | 23.8 | 24.3 | 23.6 | 23.2 | 23.2 | 23.2 | 23.1 | 21.3 | 17.8 | 21.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 12.2 | 13.3 | 16.1 | 20.0 | 20.0 | 20.0 | 21.1 | 20.0 | 20.0 | 20.0 | 15.0 | 9.2 | 9.2 |
Euria (mm) | 0.4 | 3.1 | 12.4 | 37.8 | 328.1 | 565.6 | 605.8 | 570.7 | 393.7 | 200.3 | 58.6 | 6.8 | 2783.3 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 0.2 | 0.2 | 0.4 | 1.6 | 12.6 | 25.3 | 26.2 | 26.1 | 19.5 | 12.2 | 4.8 | 0.2 | 129.3 |
Eguzki orduak | 300 | 272 | 290 | 292 | 181 | 80 | 77 | 92 | 97 | 203 | 280 | 288 | 2452 |
Hezetasuna (%) | 62 | 66 | 69 | 66 | 73 | 85 | 86 | 87 | 85 | 78 | 71 | 65 | 74 |
Iturria (1): Norwegian Meteorological Institute[3] World Meteorological Organization (euri-egunak 1961–1990),[4] Deutscher Wetterdienst (muturrekoak)[5] | |||||||||||||
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (eguzkia, hezetasun erlatiboa 1931–1960),[6] Myanmar Times (muturrekoak)[7] Tokyo Climate Center (batez besteko tenperaturak 1981–2010)[8] |
Historia
K. a. VI. mendean sortu zuten; oso hiri garrantzitsua izan zen erlijioaren (budisten erromesgunea) eta industriaren aldetik (ontziolak). Alompra erregeak eman zion gaur egungo izena eta, 1753an, Myanmarko hiriburu egin zuen. 1852an, ingelesek hartu zuten; 1942an, berriz, japoniarrek; eta 1945ean, ingelesek berriro ere.
Britainarrek utzitako arkitektura kolonialaren adibideak dira Ministerioen Bukegoak, Auzitegi Nagusiak, Ospitale nagusia eta aduanen etxea. 1948an bilakatu zen Myanmar independentea, Birmania izenarekin, eta hiria estatu burujabe baten hiriburua bilakatu zen orduan.
1989an nazioartean Rangoon izena uzteari uzteko eskatu zuen Myanmarko estatuak, Yangon transliterazioa hobestuz, gertuagokoa birmanieraren ahoskerarekiko[9].
2006an orduko agintaritza militarrak nazioko hiriburua Naypyidaw izango zela erabaki arren, botere eta ekonomiaren zentro izaten jarraitu du Yangonek 21. mendean.
Ekonomia
Industria (janari-industria, ontziolak, larrugintza, zurgintza, petrolio-findegiak, industria kimikoa), eskulangintza, merkataritza eta finantzak dira ekonomia-jarduera nagusiak. Garrantzitsua da, halaber, portuko jarduera. Arroza, zura, gomak, bolia, tabakoa, espeziak eta lurpeko aberastasunak (beruna, zinka) esportatzen dira, besteak beste.
Ondarea
1850. urtean diseinaturiko plano errektangular baten arabera eraikia dago, urre-koloreko Shwedagon pagoda budista handi eta ikusgarria erdian duela. 1920. urtean sortutako unibertsitatea du.
- Urre-koloreko Shwedagon pagoda.
- Shri Kali Tenplua, indiarren auzoan.
- Hiriko meskita nagusia.
- Maha Wizaya pagoda.
- Hiri erdiguneko trafikoa.
- Bogyoke Aung San merkatua.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.